Donostiako Liburutegi Nagusiari ‘Txillardegi’ izena jartzearen alde

txi donAlderdi Ederreko Liburutegi Nagusiak izen berria izan dezake laster. Jose Luis Alvarez Enparantza-ri omenez Txillardegi‘ izena jartzeko sinadura bilketa abiatu da Change.org-en. Udalbatzak hartu beharko du erabakia.

Euskararen berpizkundeari eta euskalgintzari ‘Txillardegi’ donostiarrak egin zion ekarpen itzelaren omenez egin nahi dute izen aldaketa. “Liburutegiari bere izena jartzea, donostiarron esker ona adierazteko modu ezin hobea dela uste dugu”, idatzi du eskaeraren egileak, Leire Etxeberriak. 200 sinadura lortu bezain laster Donostiako udalbatzari luzatuko diote eskaera, aintzat har dezaten. Udaletxeko eraikinean bertan dago Liburutegi Nagusia.

Sautrela saioan ‘Txillardegiri’ buruz egindako saio berezia gehitu dute eskaerarekin batera. Momentuz 150 lagunek egin dute proposamenaren alde, tartean hainbat eta hainbat idazlek, Koldo Izagirrek, Harkaitz Canok edo Hasier Etxeberriak, kasu.

Donostiako Liburutegi Nagusiari ‘Txillardegi’ izena jartzeko eskaera.

SAUTRELA BEREZIA – TXILLARDEGI from sautrela on Vimeo.

 

2 pentsamendu “Donostiako Liburutegi Nagusiari ‘Txillardegi’ izena jartzearen alde”-ri buruz