[Zine Kritika] Dolor y Gloria
Dolor y Gloria –
Pazientzia ez da nire bertutetako bat eta Pedro Almodovarren azken filma noiz estreinatuko zen iragarri zutenetik egunak kontatzen pasa dut, eta noski, martxoak 22an zinean nintzen lehenengo emanaldia ikusteko irriketan. Fan fatal.
Labur egiten diren 113 minututan geldi-geldi txundituta egon nintzen pantailari begira, nire zuzendari kutunetako baten azken lanaz gozatzen. Almodovarrek bere 21. film luzea den honetan atzera begiratzen du, nostalgiaz, auto-erreferentziaz jositako fikzionalizatutako erretratu zintzoan.
Salvador Mallo (Antonio Banderas) zine zuzendari ezagun bat da, urte asko dira bere azken agerpen publikotik eta denbora honetan gaixotasun eta gaitz desberdinen bilduma luzea sortu du.
Bere haurtzaroko oroitzapenek zipriztintzen dute bere egunerokotasuna, eta gogorapen hauetan beti azaltzen da bere bizitzan hainbeste eragin izan zuen ama (Penelope Cruz).
Gaur egun Salvador isolatua bizi da baina laster egingo du agerpen publikoa aspaldiko partez, orain 32 urte estreinatu zen bere Sabor film zaharberritua espainiar filmotekan emango baitute, aurkezpen eta guzti.
Aitzakia honekin jartzen da kontaktuan Alberto (Asier Etxeandia), Sabor filmaren protagonistarekin, honela bien arteko aspaldiko liskarrari amaiera emanez. Salvadorrek bere mamu ugariei aurre egiteko aukera du eta honetan datza kontakizuna.
Almodovarren filmagintzan ohizkoa den moduan, Dolor & Gloria-k estruktura zirkularra aurkezten du, hasierako planoek amaierari keinua eginez. Autoerreferentziaz josita, ez bakarrik erreferentzia pertsonalak (Banderasen karakterizazioak bakarrik Almodovar bera gogorarazten digu), zuzendariaren ibilbide profesionalari egiten dizkion keinuz beteta dago, batez ere La Ley del Deseo filmari. Hau ere espainiar filmotekan aurkeztu zuen Almodovarrek 2017an, eta aurten 32 urte betetzen ditu, protagonista zuzendaria da, eta film hartatik dialogo zati bat ere lapurtzen du Almodovarrek: “Nahi duzu gaur gauean zurekin geratzea?” La Ley del Deseo-n Eusebio Poncelari galdetzen dio bere amorante gazte batek, eta Dolor y Gloria-n Banderasi galdetzen dio Asier Etxeandiak.
Bi aktore nagusien lana izugarria da, baina Asier Etxeandiak pantaila jaten du. Izugarria da bere lana, eta orain arte oholtza gainean eta telebistan gehiago ikusi dugun arren, Almodovarrekin egindako lanak emango dion ikusgarritasunari esker, zinean lan gehiago egingo duen esperantzarekin geratzen gara.
Eta beti antzezte lan gehiegizkoa egiten duen Banderas-ek bere lan onenetakoa ematen digu hemen, obraren erritmoarekin bat datorren lan bare, barnerakoi eta patxadatsuarekin. Ezin dut berdina esan Penelope Cruz aktoreari buruz, bera azaltzen den bakoitzean ni eta nire arreta filmetik ateratzeko abilezia baitu. Aipagarria da baita Almodovarren ohizko kolaboratzailea den Alberto Iglesias musikari donostiarraren soinu banda liluragarria. Ikustezina den aktore bat izango balitz bezala, istorioa kontatzen laguntzen du doinu sotil ederrekin.
Hain borobila iruditu zait Almodovarren azken lana, bere sortzeko behar ia fisiologiko aseezina ezagutuko ez bagenu, Dolor & Gloria agur bat izan dela pentsatuko genukeela.
Filma amaitzean azkarregi amaitu denaren sentsazioarekin geratu nintzen eta beste ordu erdi bat gustura hartuko nuke. Bigarren aldiz ikusi behar abstinentzia-sindromea asetzeko.
…
IZARRAK: 4 1/2
TRAILERRA:
Aupa, Izaskun, eskerrik asko kritikagatik, filma ikusteko gogoa piztu didazu.
Proposatzen dizut, zilegi bazait, testuan pare bat zuzenketatxo egitea:
– Gaur egun Salvador islatua bizi da -> isolatuta (ezta?)
– zinean lan gehiago egingo duenaren esperantzarekin geratzen gara -> egingo duen/duelako esperantzarekin
Desberdin pentsatzen du Boyero zinema-kritikariak:
“Está bien el monólogo teatral que interpreta Asier Etxeandia y el sorprendente y brillante cierre de esta película”
BAINA
“no logro que el tormento, los reencuentros trascendentes y la necesidad de curación de este director tan universalmente famoso y admirado como íntimamente perdido me remuevan el alma ni poco, ni mucho, ni nada”
“el calvario interno del tal Salvador Mallo, que así se llama el personaje, me resulta bastante indiferente.Esas cosas del cine o del arte con intenciones de ser mayúsculo, o sea, que conectas con él, te deja poso, vive en tu memoria durante mucho tiempo o te amenaza el tedio ante lo supuestamente profundo y sublime y te desentiendes sin esfuerzo de lo que te han narrado a los cinco minutos de su desenlace”
“Tres cuartas partes de esta película (sí, película, aunque ya pretendan colocarla en el templo más sagrado de la cultura, del arte universal, del clasicismo intocable engendrado en toda la historia de este país, de la Biblia en verso) van siguiendo al torturado artista (…) Todo ello amenizado como es habitual en el cine de Almodóvar con los fetiches literarios, pictóricos, musicales y danzarines que ama el autor en ese momento. Y cantidad de diseño lujoso. Como siempre”
“En la entusiasmada e inacabable promoción de Dolor y gloria, terreno en el que Almodóvar ha demostrado siempre que es un virtuoso, Antonio Banderas repetía hasta el mareo su trascendencia histórica (…) Todo está previsto para el éxito académico y una venturosa carrera comercial. Mi problema con su interpretación es que el personaje me deja frío o me huele a la eterna impostura. Cada uno se divierte como quiere o como puede”
EL PAIS egunkariko Carlos Boyero kritikari ospetsuak alegia.
Mila esker Garrett! Oraintxe egingo ditut proposatutako aldaketak.
Meredith: Aspaldikoa da Boyero eta Almodovarren arteko ezinikusia. Boyerok BETI idazten dizkio kritika txarrak, begira bestela: https://www.revistagq.com/noticias/cultura/articulos/carlos-boyero-criticas-mas-destructivas-pedro-almodovar-julieta/23690
Ezinikusia?
Kaspa gehiegiz betetako filmekin jokatzeko modu bakarra.