Dock of the Bay jaialdiak “Mija” saritu du, immigrazio istorio bat

Dock of the Bay jaialdiak “Mija” saritu du, immigrazio istorio bat –

Donostiako Dock of the Bay, musika dokumentalen jaialdia joan berri den asteburuan bukatu da, 15. edizioko sariak banatuta.

Jaialdiko sari nagusia, Dokumentalik Onenari, Isabel Castroren AEBetako “Mija” lanak irabazi du: “Istorio delikatu eta zirraragarri bat. Doris Muñoz musika-managerraren eta Jacks Haupt artista latindar gaztearen eskutik, besteak beste, immigrazioa, deportazioaren beldurra, familia-loturak eta amets amerikarraren promesa AEBetako gizarte mexikarrean. Gainera, istorioaren bilaketa bi erritmoko errealizazio baten bidez lantzeko erabaki inteligentea nabarmentzen dugu: zinema behazionalago baten sekuentziak, protagonisten bilakaerari jarraitzen diona, eta izaera formalistagoko beste batzuk, non bere irrika eta desioak ametsak balira bezala erretratatzea lortzen duen”.

Dock of the Bay jaialdiak "Mija" saritu du, immigrazio istorio bat
Mija.

Epaimahaiak, gainera, bi Aipamen Berezi ere eman ditu, Marc Hurtadoren “My lover the killer. Lydia Lunch” (Frantzia) eta Danny Garcíaren “Nightclubbing: The Birth of Punk Rock in NY” (Espainia) lanentzako.

Film laburrei dagokionean, Jordan Gallarden “Dopo Yumemories” (AEB) lanak irabazi du sari nagusia, eta Miguel H. Arizaren “Dreams” (Espainia) lanak jaso du Aipamen Berezia.

Jorge Turrek, Amanda Villaviejak eta Joan Porcelek osatu dute film luzeen epaimahaia, eta Maider Oleagak, Miren Izak eta Pela del Alamok film laburrena.

Bukatzeko, Kathryn Fergusonen “Nothing Compares. Sinéad O´Connor” (Irlanda) lanak eskuratu du Publikoaren Saria dokumental luzeen atalean, eta Robin Trouilleten “Turning Man” (Alemania) lanak dokumental laburrenean.

Dock of the Bay jaialdiak “Mija” saritu du, immigrazio istorio bat

Zer duzu buruan “Dock of the Bay jaialdiak “Mija” saritu du, immigrazio istorio bat”-ri buruz

  • Alpargatero 2022-05-09 12:13

    Bai, bai, badakigu zer gai jorratu eta babestu behar diren sariak irabazi nahi izanez gero: Stablishmentari ipurdia ondo miazkatu besterik ez dago. Ikusi, bestela, Netflix, HBO, Hollywood osoa eta hedabide nagusiek markatzen duten ildoa eta fideltasunez jarraitu.