Diru laguntzarik ez euskal kultur sarea osatzen duten jaialdientzat
Diru laguntzarik ez euskal kultura sarea osatzen duten jaialdientzat
“60 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak” irakurri dugu gaur asalduraz dantzan.eus atarian; Oier Araolazak iruzkinetan dioen bezala, euskal kultur sareko parte garrantzitsu baitira egun.
Antzerkia, musika, zine eta literaturaren inguruko hamaika jaialdiri eragingo die murrizketak: Lekeitoko Kale-Antzerki Jaialdia, Topagunearen Kultur Errota, Bidasoa Folk musika jaialdia, Aulestin Artedramak egiten dituen antzerki jardunaldiak, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak, Eako poesia egunak*, Lekeitioko Euskal Zine Bilera,…
Hona hemen 2015ean deialdi honetan diru-laguntza eskuratu zuten jaialdien zerrenda. Horietako batzuk antolatu dute dagoeneko jaialdia, baina ez zaie jakinarazi aurten ez dutela diru-laguntzarik izango, beraz, kubritu ezingo dituzten gastuetan sartu dira. Zenbait jaialdik urte askoko ibilbidea egin dute eta justu Europako Kultur hiriburutza Donostiak izango duen urtean ez dute diru-laguntzarik izango.
.
2015ean Jaurlaritzaren diru-laguntza izan zuten jaialdiak
- Mangamore 3.248 €
- Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia 2.503 €
- Asoc Lirica Luis Mariano Denboraldia 4.785 €
- Bernaola Jaialdia 9.758 €
- Antigua Abesbatza Lehiaketa 1.370 €
- Kuraia Laboratorio de Electroacústica Musical 4.504 €
- Festival Música de Cámara Vitoria-Gasteiz 2.294 €
- Break on stage 2.013 €
- Jornadas Monstrenkas 1.428 €
- Bilbao Mendi Film Festival 14.483 €
- Roda: Art and Fashion 7.832 €
- The Basque Music & Cook Festival (Mundaka) 10.295 €
- Mikrofilm Short Festival (Plentzia) 4.162 €
- Caóstica Festival de Cortos 2.719 €
- Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren 22. Jaialdia 10.396 €
- Aulesti: Artedrama 11. Topaketak 4.833 €
- Azpeitiko 33. Euskal Antzerki Topaketak 4.853 €
- Getxophoto 15.019 €
- Bilbaina Jazz Club 13.154 € 6.577 €
- Ciclo Internacional del Cine Submarino de San Sebastian 2.511 €
- Ezpalak, Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia 2.266 €
- Bidasoa Folk Jaialdia 3.161 €
- Easo Abesbatzaren 75. Urteurrena 7.042 €
- Dock of the Bay, Musika dokumentalen jaialdia 5.016 €
- EH-ko Txistulari Elkartea Astebete Txistuaz 1.093 €
- Bidasoaldeko Gazteen Nazioarteko Folklore Jaialdia 1.532 €
- Atlantikaldia (Errenteria) 12.952 €
- Festival Intacto Jaialdia 4.338 €
- Festival Internacional de Cine en Lengua de Signos 2.409 €
- Euskal Herriko IV. Booktrailer Lehiaketa 2.760 €
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 11.437 €
- Zinegoak, Festival Internacional de Cine y Artes 5.026 €
- Eako Poesia Egunak 9.693 €
- Huhezi Euskal Film Laburren Jaialdia 3.509 €
- Ikertze Nazioarteko Zine Jaialdia 2.249 €
- Dantza Hirian 3.006 €
- Zinemakumeak gara! Emakumeek zuzendutako zine erakusketa 3.268 €
- Itxas Alde Euskal Kultura Taldea: Ekintza Bereziak 3.301 €
- Jam Espresio Kulturalaren Promozioa Xpressionk 2015 7.077 €
- Jauzarrearen Lagunak KE 4. Atlantiar Kongresua 3.292 €
- Festival Internacional de Cine Invisible «Film Sozialak» 2015 4.020 €
- Kulturnieta Ikuskizun Eszenikoen Sustapen eta Ekoizpen Zerbitzua 2015 8.830 €
- Kuraia: Musika Garaikide 22. Biltzarra 4.477 €
- Lekeitioko 38. Euskal Zine Bilera 6.967 €
- Lekeitioko 26. Nazioarteko Kale-Antzerki Jaialdia 10.245 €
- Manuel Larramendi Kultur Bazkuna 111 Akademiaren Sari Banaketa 3.905 €
- Marabilli Sormen Festibala 7.918 €
- Mintzola: Ahoa Bete Hots Jardunaldiak eta Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak 1.369 €
- Mugako 3.875 €
- Portal71 Producciones Culturales Txiki, txiki, txikia 6.116 €
- Zentsura at! 8.319 €
- Gasteiz Calling 4.787 €
- Segurako Euskal Herriko Dantza Txapelketa 2.155 €
- Serantes: Santurtziko Antzerki jaialdia 10.640 €
- Loraldia 11.188 €
- Silboberri: Txistua XXI. Mendean 3.116 €
- Mem Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia 5.527 €
- ACT, Lan laburren antzerkialdia 9.275 €
- Topagunea: Kultur Errota 18.147 €
- EHU/UPV Cortada. Film Laburren lehiaketa 2.537 €
.
* Argazkietan, EAko poesia egunak eta Arrigorriagako Nazioarteko Clown jaialdia.
Diru laguntzarik ez / Diru laguntzarik ez / Diru laguntzarik ez
JAJAJA, eskerrikasko, oso onak!!!! “to, belarri puska behera” jajajaja
Barkau, orriz nahastu naiz, hau “txisteka misteka”rako zihoan
Jai horietako askok badirudi ez dutela euskal kulturarekin zerikusi asko, ez?Euskaraz izatea zinea Iraniarra bada, ez da euskal kultura, ez??