Deustuko Unibertsitateko argitalpenak Gurebook.com-en
Deustuko Unibertsitateko argitalpen digitalak Gurebook-en daude jada. Sarrera berria dugu, beraz, gure atarian; hamaikagarren argitaletxea dugu Deusto
Gurebook-en helburuan, hau da, euskal produkzioaren katalogoa zabaldu eta aberasteko bidean, pauso esanguratsua dela esan dezakegu zalantzarik gabe. Hain zuzen, aurten 125.urteurrena ospatzen ari da Deustuko Unibertsitatea eta Gurebook-en sartu diren lehenengo e-liburuak, gizarte gaietarako eta gai juridikoetarako sortutako bilduma Granateko lege-testuak dira. Une honetan hamairu daude salgai, guztiak hiru eurotan. Eta hau hasiera besterik ez da. Ongi etorri!