Kritika Zinematografikoa: “DC League of Super-Pets”
Kritika Zinematografikoa: “DC League of Super-Pets” –
Zuzendaria: Jared Stern eta Sam Levine
Urtea: 2022
Herrialdea: AEB
-Lau hankako (super)topikoak–
Txakurren inguruan esan ohi da oso adeitsuak direla bere jabeekiko, erabateko fideltasuna eskaintzen dutenak, eta gizakiok barne gatazkekin dugun borroka etengabe hortan, txakurrak ondoan izateak bakea dakarrela, bere xalotasuna dela eta. Bada, aurreko dena aplikagarria da DC League of Super-pets (Zinema Euskaraz programari esker pantaila handian euskaraz ikusteko aukera dugu) animazio pelikulan. Produktu freskoa, kolore biziz eratua (animazio digitalak azken urteetan eman duen kalitate saltoari tinko eusten dio), jatorra eta erraz ikusten dena, baina sinple samarra. Umeentzako-egin-den-pelikula denaren etiketa hori oso kostata kentzen duena.
Filmaren abiapuntua argia da. Umeen artean onarpen handia duten bi eremu hartuta, superheroiak eta animaliak, Justiziaren Ligaren halako birmoldatzea planteatzen da. Krypto, Superman heroi totemikoaren txakurra da pelikularen motore nabarmenena, eta hala, gaizkileen aurkako borroka hortan bidailagunak aurkituko ditu, ongiaren eta gaizkiaren arteko talka klasikoan. Komikietan ibilbide oparo samarra izan du superbotereak dituen etxe-animali talde honek, (bere kideetako batzuk, Ace edo Krypto-k iragan mendeko 50. hamarkadan izan zuten lehen agerpena), baina pantaila handian hau da lehen filmea, eta baliteke egun horren ohiko diren saga horietako bat bilakatzea.
Ideia interesgarriren bat bada filmean zehar, hala nola, elkarbizitzen diren bi munduen plazaratzea: justiziaren liga, ohiko superheroi taldea, azalduko da, bere betiko gatazkekin; eta animaliekin egiten dituzten hartu-emanak, pelikularen funtsa badira ere, ez dira hitzen bitartez haragitzen. Elkarren artean era fisiko eta emozionalean komunikatzen dira, bi errealitate eta sentsibilitate maila baleude bezala. Tamalez, pelikulak apenas garatzen duen bidea da honakoa, eta trukean konbentzionalagoak diren eremu tematikoak landuko ditu: etxe-animaliek bere jabeekiko duten dependentzia, norberaren beldur eta mugak gainditzeko esfortzuaren balioa, talde lanaren garrantzia edo muturreko egoerek esigitzen duten sakrifizioa.
(…)
Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!
Kritika Zinematografikoa: “DC League of Super-Pets”