"Darwin geurean" Baionan

Darwin geurean.

Hain zuzen 1838ko irailean, Charles Darwini bururatu zitzaion inoizko ideiarik onena: hautespen natural bidezko eboluzioa. Hautespen naturalak zientifikoki azaldu zuengure presentzia unibertsoan, eta, bide batez, jainkoen edota diseinatzaileren baten beharra ezabatu zuen, eta beren patuaren jabe bihurtu zituen gizon-emakumeak. Ordura arte sinetsi egiten zen, bibliak esan bezala, bizidun guztiak jainkoak kreatuak zirela, eta mudaezinak. Darwinen ideia iraultzaileak eragindako kommozioa, esparru zientifikoa gainditu eta, gizartearen alor guztietaraino zabaldu zen Europa osoan. Euskal Herrian ere bai, jakina. Hain zuzen, darwinismoak Euskal Herrian bizi izandako gorabeherak nahi dizkizu kontatu Darwin geurean honek, haren aldekoak eta kontrakoak aurkeztuz, eta harrera-prozesua hobeto ulertzekohariak nabarmenduz.

 

Kepa Altonaga.

Doktore biologian eta Euskal Herriko Unibertsitatekoirakasle. Argitaratu liburuak: Folin markesa: marraskiloaketa euskaldunak uharte galduan (Elhuyar,1998),Armand David, pandaren aita (Elhuyar,2001) etaEtxepare, Aldudeko medikua (Euskaltzaindia/EuskalHerriko Unibertsitatea, 2006).

MjUxOQ==

MjUyMQ==

Irudia | Kepa Altonaga | zz | Creative Commons By SA
Irudia | Darwin gurean | Pamiela | Creative Commons By SA