Dantza medikuak aginduta?
Dantza medikuak aginduta? –
Osadantzanek dantzan.eus atarian.
Osasungintzan dantza jarduera sozial eta fisiko onuragarri moduan gomendatzea bultzatu nahi dute Frantzian. “Kirola errezetarekin” ekimena sortu da Osasun Askea Koordinazioaren barruan. Ekimenaren helburua da herritarrak ariketa fisikoa, tartean dantza, egitera bultzatzea. Horretarako igandetan hainbat saio antolatzen hasi dira. Otsailaren 7an egin zuten lehena Frantziako Sarlat, Pfettisheim eta La Roche sur Foron hirietan.
Osasun Askea Koordinazioa 30.000 mediku, 30.000 zaintzaile eta 100.000 herritarrek osatzen dute. Ariketa fisikoaren garrantzia azpimarratzen dute, bereziki, bizi dugun egoera honetan. Igandetako ekimenarekin herritarren arteko kontaktua indartu nahi da eta 45 minutu inguruko dantza eta ariketak egiteko topaguneak sortu.
Iturria: Action «Sport sur ordonnance».
Dantza medikuak aginduta?