“Txoriak txori”, CUPen kanpainan

“Txoriak txori”, CUPen kanpainan –

Hausnarketa eguna zuten atzo Katalunian, gaurko hauteskundeei begira. Alta, Bartzelona, Gerona, Tarragona eta Leridaz kanpoko Herrialde Katalanetan ez zegoen eragozpenik kanpaina egiteko, eta horrelaxe egin zuen CUP-ek, Palman eta Perpignanen, #dempeus (zutik!) lelopean.

Iragan astean Valentziako ere izan zuen ekitaldia, eta bertan, Silvia Aymerich idazleak Mariasun Landari bidali eta guk azken honi jaso diogun bideoan ikusten denez, Feliu Ventura kantariak hartu zuen parte. Ea jo zuen kanta ezaguna zaizuen (ez bada bideoa zabaltzen, klikatu hemen):

"Txoriak txori", CUPen kanpainan“Txoriak txori”, CUPen kanpainan