COVID-19 atala estreinatu du Zientzia.eus Elhuyarreko atariak

COVID-19 atala estreinatu du Zientzia.eus Elhuyarreko atariak –

COVID-19 atala estreinatu du Zientzia.eus Elhuyarreko atariak

COVID-19 atal berria sortu du zientzia.eus webguneak koronabirus berriaren inguruko eduki guztiak biltzeko.

Atal berri honetan, pandemiaren hasieratik Elhuyarrek argitaratutako artikulu, bideo eta audio guztiak topatu daitezke, eta hemendik aurrera argitaratzen direnak ere atal berrira erantsiko dira.

Dagoeneko 80 eduki baino gehiago daude atalean ikusgai.

COVID-19 atala estreinatu du Zientzia.eus Elhuyarreko atariak

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.