Iruña-Veleiako grafitoak suntsitu nahi dituzte: Giza Katea

Iruña-Veleiako grafitoak suntsitu nahi dituzte: Giza Katea –

Iruña-Veleiako grafitoak suntsitu nahi dituzte: Giza Katea eta Gose Greba. Dei garrantzitsua Euskal Herriari.

Gose greba uztailaren 23an hasi zen Gasteizko Bibat Museoaren aurrean, Kutxi kalean. Une honetan, Josemari Lejardi Gabixolak gogor eusten dio eta dagoeneko 50 egun bete ditu jan barik.

Grebaren helburua Eusko Legebiltzarrak gai hau bide zientifikotik bideratzea da, datazioen eta kata kontrolatuen bidez. Datorren 19an Giza Kate bat egingo da, Bibat Museotik Eusko Legebiltzarreraino, horixe eskatzeko. Ondoren kontzertua egongo da Goikuri-Villasuson.

Grafitoen egoeraz kezka handia dago, izan ere, Epaitegian dagoen helegitea ebazten denean suntsituko dituzten susmoa dago, hondeamakinarekin indusketa leku batzuk suntsitu dituzten moduan.

.

Egoera itzulezina

Iruña-Veleiako grafitoak suntsitu nahi dituzte: Giza KateaSuntsituko balituzte ez lirateke prestigioko laborategietan datatuko inoiz ez, azken 12 urte hauetan eskatzen egon garena baina egin nahi izan ez dutena: munduko Azken Afaririk zaharrena, euskarazko lehenengo Gure Aita -gaztelerazkoarena baino 800 urte lehenagokoa-, 120 hitz euskera zaharrean… preziorik ez duen altxor ikaragarria.

Epaiketan iritzi desberdinak jaso ziren txosten baten arabera gehienak faltsuak dira, beste baten arabera ezin dira faltsutzat hartu, Museoko langileentzat egiazkoak dira baina epaileak soilik faltsukeriarena jaso du epaian.

Faltsukeriaren  aldeko txostena zientziari errespetu falta izan da, grafitoak faltsutzat hartu dituen txostena horrelako lanak egiten ez dituen laborategi batek egin baitu, horrelako lanetan eskarmenturik ez duen tekniko bakar batek egin du, eta erosiberria zen tresna batekin eta inoiz erabili ez den metodo bat erabilita. Horrelako gauza bat onartu daiteke?

.

Eta gainerako 360 grafitoekin zer?

Gainera aztertu gabe dauden 360 grafito daude eta denak faltsutzat hartu eta suntsitu nahi dituzte,  haien jokabide ziztrina inoiz agerian jarri ez dadin.

Arabarrei eta gainerako Euskal Herri osoari dei egiten diogu une larri honetan laguntzera etortzeko, eta irailaren 19an, 18.00etan Bibatetik abiatuko den Giza Katean parte hartzeko.

Giza katea hobeto antolatzeko bertaratzeko asmoa dutenek aurretik jakinaraztea eskertzen da.

Iruña-Veleiako grafitoak suntsitu nahi dituzte: Giza Katea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude