Corto Malteseren berpizkundea

Igor Leturia Azkarate e-gor bihurtzen  da gauean -interneteko bere alter-egoa ei du-, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena!”. Horrela dio autoreak berak e-gorblog atarian bere burua aurkezterako orduan. Azken sarreran, Corto Maltese abenturazalea ahotan hartuta dator sarera.

.

Hugo Pratt egilearen heriotzaren ondorengo lehenengo albuma kaleratu dute, beste egile batzuek egina.

Corto Malteseren berpizkundeaEuropako komikiaren munduan dauden pertsonaia famatuenak Tintin eta Asterix izango dira ziur aski. Publiko ororentzat diren hauek bazter utzi eta publiko helduagoarentzakoetan zentratuz gero, esango nuke Corto Maltese dela ezagun eta maitatuena. Bada, azken abentura agertu zenetik ia 30 urtera, Hugo Pratt-ek asmatutako marinel honen abentura berri bat argitaratu da oraintsu, lehenengoa jatorrizko egilearen heriotzaz geroztik. Juan Díaz Canales (Blacksad) da gidoilaria eta Rubén Pellejero marrazkilaria. Espainian Norma argitaletxeak atera du, Bajo el sol de medianoche izenburuarekin. Abentura berri hau Alaska eta Kanadan gertatzen da, eta Jack London eta altxor bat daude tartean.

Premisa hauek irakurtzeko gogoa pizteko modukoak dira. Baina nahiz eta ni Cortoren oso zalea naizen (edo beharbada horregatik), arras mesfidati nago. Ene irudiko, komiki-pertsonaia batzuk beren egileekin batera hilez gero hobeto leudeke, baina argitaletxeek, utziz gero, nahiago dute urrezko arrautzen oiloa zukutzen jarraitu. Nik behintzat, Tintinek utzitako betirako oroitzapen ona nahiago, Goscinnyren heriotzaren ondoren Uderzok eta bestek egindako Asterixek utzitakoa baino.

Jakina, aukera bat emango diogu album berri honi, baina horrelakoekin jada ez naiz ilusioz betetzen, beldurrez baino… Urte batzuk baditugunoi gehiegitan zapuztu dizkigute ilusioak komiki edo film gogokoenaren bigarren parteek, komiki edo liburu gogokoenaren zinemaratzeek… batez ere jatorrizkoa ez den beste egileren batek eginak direnean. Ea aldi honetan ez den hala, baina ez dakit. Album honekin ez bada, aukera asko daude hurrengoren batekin Cortotaz dugun irudia kakazteko, edo ustiatzen jarraitzearen jarraitzeaz aspertzeko…

Jatorrizko testua

Corto Malteseren berpizkundea

Hugo Pratt egilearen heriotzaren ondorengo lehenengo albuma kaleratu dute, beste egile batzuek egina.
Corto Maltese, Hugo Pratt, Komikiak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude