Chillida Lekuk ez du nork defendituko

Chillida Lekuk ez du nork defendituko –

Turismoaz eztabaidatzen ari garen honetan, Chillida Leku ekarri du gogora Amatiñok.

Chillida Leku irekitzea kultura-kriseilutzat zein turismo-amutzat jo du Ernesto Gasco zinegotziak, Donostiak kalitatezko balio erantsia eskaini beharra aldarrikatzeko orduan. Ez zaio arrazoirik falta. Kontua da, ordea, Chillida Lekuk nork defenditu gutxi duela, antza, Gipuzkoan oro har eta Donostian bereziki.

Gipuzkoako agintariek, alderdiek, erakundeek, eragileek, komunikabideek eta herritar orok jakingo dute, behar bada, zer den onena eta zer ez Gipuzkoa osoarentzat, zer esanik ez turismo-eredua aztergai omen dagoen honetan. Nago ni, hala ere, Chillida Leku Zabalaga baserriko geltokian dagoen azken trena dela eta, inork ez baldin badu ezer egiten, aldenduko dela, berandu baino lehen, betiko. Historian zehar behin besterik pasatu ez den trena, alde egiten utziz gero bigarren abagunerik sekula lortuko ez duena.

Beti Bilborekiko konplexuz, inbidiaz, bekaitzez, jeloskeriaz eta sasi-alderatze merketan jardun ohi duen Donostiak ezin izango die behintzat, oraingo honetan, atxuritarrei errurik leporatu. Zer esanik ez, kontuan izanda, Bilbok ez liokeela inoiz, Chillida Leku bezalako altxorrari, muzinik egingo.

Batbederak nahi duena esango du baina, hemendik aurrera, giputzek, bizkaitarren bizkar, negarra jotzeari ekiten dioten bakoitzean, beti izango dugu zer erantzun: “Utikan, hobe isildu. Chillida Leku bezalako aukera alferrik galtzeko gauza den gizarteak ez du kanpoan aitzakia bila aritu beharrik”.

Chillida Lekuk ez du nork defenditukoChillida eta Oteiza gipuzkoarrak ez ziren bat etorri edozenbat gauzatan. Baina horra non, biek, Gipuzkoatik kanpo amaituko duten. Oteizak Nafarroara (Alzuza) alde egin zuen eta Chillidak munduan barrena aurkitu beharko du leku berria.

Bitartean, donostiarrek jarraituko dute eztabaidatzen, turistak lehen solairuan ala bigarrenean kokatu behar ote diren. Jakina, hori ere eztabaidatu beharrekoa dela… baina, ez hori bakarrik.

.

Nork esango zion, gero, Eduardo Chillida donostiarrari, berandu baino lehen Zabalaga baserriko geltokiak bere irudi-trena galdu eta, berriro, umezurtz geratuko zenik….
Chillida Lekuk ez du nork defendituko
Amatiño, Chillida, Chillida Leku, Donostia, turismoa
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Chillida Lekuk ez du nork defendituko”-ri buruz

  • Non dago arazoa?
    Museoa irekitzeko baimena ukatu diete?

    • euskaldun bat 2017-08-14 20:26

      Bere garaian ulertu nuenagatik, Chillida sendiaren eskaerak onartezinak ziren Aldundiarentzat. Nire ustez publikoa ezin da beti burua makirtuz ibili.

  • Ramon Etxezarreta 2017-08-15 00:02

    Majo, Amatiño. Donostia, Hernani, Bilbao, Bizkaia eta gehiagoz aparte, zuk uste duzu Euskal Heriak, Euskadik, ez duela orduan Chillida Leku beharrezko? Ardura gipuzxkoarrei, donostiarrei zehazki, botatzea ezingo dugu bizkaitarkeriatzat jo, lurralde arteko leiha horri surik ez botatearren, eta hain zalantagabeko ikusten duzun Bilbao handiari merezimendurik ez kentzearren, baina Bizkaiari edeo Arabari ez zaie axola izan behar? Ez gara nazioa ala? Hainbeste foralizatu al gara? Gipuzkoari ez dakit zer eskuduntza ematen dion gai honetan gure legediak, asko ez esango nuke. Euskadik ez du beraz arduragabekiararen errurik? Joño!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude