[Kafe Aleak] Boris Vianen “Desertorea”

[Kafe Aleak] Boris Vianen “Desertorea” –

[Kafe Aleak] Boris Vianen "Desertorea"

.

Boris Vian

Le Déserteur” (Mercury, 2006)

.

Desertorea

Ziur aski, Boris Vianen Le déserteur gerraren aurkako inoizko abestirik ezagunena da. Eta hala ere, ez da hainbesterako azken bertsoei erreparatuta, autorearen lehenengo bertsioan honako hau baitzioen: “Ohartarazi zure jendarmeak, armatuta egongo naizela eta gainera badakidala tiro egiten”. Hori zela eta, ez zen hain aldarrikapen bakezalea, zentzu zorrotz eta zehatzenean.

Boris Vianek adierazi zuen gerraren aurkako kantuak egin egin daitezkeela, baina bakezale terminoak ez dakarrela berarekin borroka armatuari uko egitea, eta zalantzarik gabe, Frantziako gobernuak garai hartan Indotxinan (Vietnam) egiten zuenaz ari zen, edota Aljerian abiatzen ari zenaz, indar independentistak frantziarren okupazioaren kontra balentriaz ari baitziren borrokatzen. Gatazka haren lehenengo hilabeteetan desertzioak oso ohikoak ziren, gaur egun Iraken AEBetako armada mertzenarioan gertatzen ari direnak bezain ohikoak. 

[Kafe Aleak] Boris Vianen "Desertorea"Le déserteur-en eskuizkribua 1954ko otsailekoa da eta urte bereko martxoan estreinatu zuen Europa 1 irratiak. Aljerian jaiotako Marcel Mouloudji interpreteak abestu zuen (autorearen bertsio originala zenbait hilabete geroago grabatuko zen, 1955ean), baina azken bertsoak aldatuta: “Ez daramat armarik, jendarmek beldur barik nazaten tiroka”. Garai hartan autoreak egingo zituen ondorengo aldaketak gorabehera (Presidenteari egiten zizkion aipamen guztiak barne, “Monsieurs qu´on nomme grands” -handitzat hartzen diren jaunak- esaeraren truke), gobernuko maila gorenetan debekatzeko erabakia hartu zuen. 1955eko urtarrilean, Pariseko udal-kontseilari batek, Paul Fauberrek, agintari eskudunen aurrean salatu zituen kantuaren testua eta autorea. Ondorioz, desertoaren kantua ezingo zen irratian jarri, aitzakia edozein izanda ere. Ohi zuen legez, ironia finez eta sosegu handiz erantzun zuen: “Nire kantua ez da inolaz ere antimilitarista, pro-zibila da bortizki”. Eta aipatutako funtzionarioari gutun ireki bat bidali zion, eta bertan, besteak beste, honako hau zioen: “Bai, Faber Jaun agurgarria, zuk badakizu karrerako militar zenbaitek uste dutela gerraren helburu bakarra jendea hiltzea dela”. Baina agintariak gehien asaldatu zituena honako paragrafo hau izan zen: “Aspaldiko borrokalaria kontzeptu arriskutsua da, ez baita egokia gerran aritu izanaz banaloriatzea, bertan parte hartu izana deitoratzea litzateke egokiena. Aspaldiko borrokalaria gerra gorrotatzeko arrazoi gehien dituena da, benetako desertorea borrokaren amieraraino heltzeko indarrik izan ez duen aspaldiko borrokalaria baita. Baina nork jaurtiko ote die lehenengo harria? Ez naiz ni izango. Nire kantua, norbaiti ez gustatzekotan, aspaldiko borrokalaria ez denari ez zaio gustatuko, Faver jauna. “1959an zendu zen Boris Vian, bere kantuaren gaineko debekua indarrean zirauela.

Irrati, telebista eta diskoetxeetako boikot eta zentsurak gorabehera, Le déserteur ez zen ahaztu. Arestian aipatu dugun Mouloudjik lehenbiziko aldiz abesteko ausardia izan zuen, eta ondorioz, zigor profesional ikaragarria jasan zuen eta erbeste artistikora ihes egin behar izan zuen 1968. urtera arte, orduan hasi baitziren kantuaren bertsioak agertzen nazioarteko beste artisten diskografietan; esaterako Peter, Paul & Mary, eta Joan Baez (AEB), Sergio Endrigo, Luigi Tenco eta Ornella Vanoni (Italia), Leonard Cohen (Kanada), Richard Anthony, Serge Reggiani, Eddy Mitchell, Leny Escudero, Hugues Aufray, Michel Piccoli (Frantzia), Esther eta Abi Ofarim (Israel) eta abar.

Gaur egun kalkulaezina da zenbat hizkuntzatara izan den itzulia lan berezi hau, baina ezaguna da Internazionala, Rivers of Babylon edo My Way kantuak baino gehiagotara itzuli izan dela, nahiz eta irratietan gutxiagotan entzungo duzun. AEB, Alemania, Australia, Polonia eta Erresuma Batuko mertzenarioek Iraketik atera arte, neoliberalismoak Ipar Atlantikoko Erakunde Terroristaren (NATO) bidez zibilak hiltzeari utzi arte, Espainia borboizale eta neofrankista honetan egon diren gobernu guztien laguntzarekin, lehenengo munduko inbaditzaileek gu mehatxatzeari uzten dioten arte berena den eta beraiek fabrikatzen eta manipulatzen duten terrorearen aurka, mundu hobea posiblea izan arte, zabal ditzagun hau bezalako kantu eta testuak. Borroka baketsuaren unea da, gudu adeitsuarena, datozen belaunaldiek ez dezaten ahantzi harribitxi xalo, distiratsu eta merkeak existitzen direla, ohorezko desertore hau bezainbestekoa, desertatua plazeragatik erailtzen duen armada horretatik: neoliberalismoarenetik.

Hementxe dituzu hitzak, Koldo Izagirreren itzulpenarekin batera:

.

Monsieur le Président 
Je vous fais une lettre
Que vous lirez peut-être
Si vous avez le temps

Lehendakari jauna
Otoi hartzazu astia
Letzeko bidalia
Dizudan gutuna

Je viens de recevoir
Mes papiers militaires
Pour partir à la guerre
Avant mercredi soir

Goizean zait heldu
Soldadutzako deia:
Gerran behar dut lehia
‘ta nadila gertu

Monsieur le Président
Je ne veux pas la faire
Je ne suis pas sur terre
Pour tuer des pauvres gens

Jaun txit bihotzeko
Ez dut gerrarik gura
Ez naiz jaio mundura
Inoren hiltzeko

C’est pas pour vous fâcher
Il faut que je vous dise
Ma décision est prise
Je m’en vais déserter

Ez zaitez haserra
Baina jakin ezazu
Desertore noazu
Ez dut maite gerra

Depuis que je suis né
J’ai vu mourir mon père
J’ai vu partir mes frères
Et pleurer mes enfants

Sortu naiz aidanez
Aita lurperatzeko
Senideak uzteko
Haur denak negarrez

Ma mère a tant souffert
Elle est dedans sa tombe
Et se moque des bombes
Et se moque des vers

Amak zenbat malko
Bonben beldurrik gabe
Harren beldurrik gabe
Hilobian dago

Quand j’étais prisonnier
On m’a volé ma femme
On m’a volé mon âme
Et tout mon cher passé

Preso nintzelarik
Neska zidaten kendu
Nire arima irendu
Ez dut iraganik

Demain de bon matin
Je fermerai ma porte
Au nez des années mortes
J’irai sur les chemins

Bihar goizaldean
Hementxe ate joka
Urte ustelen tropa
Baina ni bidean

Je mendierai ma vie
Sur les routes de France
De Bretagne en Provence
Et je dirai aux gens:

Banoa eskeko
Limosna baten galde
Frantzian aldez alde
Ozen esateko:

Refusez d’obéir
Refusez de la faire
N’allez pas à la guerre
Refusez de partir

Egiozu uko
Gerrara ez joan inora
Ez hadila enrola
Ez zaik damutuko

S’il faut donner son sang
Allez donner le vôtre
Vous êtes bon apôtre
Monsieur le Président

Odolik behar bada
O jaun gerrazalea
Emantzazu zeurea
Lehendakari jauna

Si vous me poursuivez
Prévenez vos gendarmes
Que je n’aurai pas d’armes
Et qu’ils pourront tirer

Hona azken nota:
Ez daramat armarik
Jendarmek beldur barik
Nazaten tiroka

.

Carlos Tena (Madril, 1943)

.

“Kafe aleak” liburua erosteko
[Kafe Aleak] Boris Vianen “Desertorea” [Kafe Aleak] Boris Vianen “Desertorea” [Kafe Aleak] Boris Vianen “Desertorea”