Blues zuriaren aita aitonduta baina ahaltsu
Jendetza ateetan; kontzertuaren aurretik, Mayall merchandising postuan baitzegoen diskoak sinatzen. Ordu erdi lehenago jendea zegoen lekua hartzen lehenengo ilaran, edo behintzat han zeuden jesarrita, agian komodoa zelako soilik. Kontua da, 21:00etarako goraino beteta zegoela antzokia. Arteria (SGAE) da Campos Eliseosen kudeaketa daraman empresa, nabari geratzen zen altabozetatik entzuten zen ahotsaren jarreran (Gaztelera lehenik nola ez) eta jende artean zebiltzan segurtasuneko tipoen begiradetan. Beno goazen harira eta ez dezagun honekin pelikula handiegirik egin.
Hamar minutu berandu hasi zen emanaldia Mayallen armonika solo batekin. Bera bakarrik; bera eta jendea. Horren ostean etorri zen Blues trumoi bat, sekulako indarrez joa, sekulako musikariak ekarri zituela erakusten zuena. Baxua, teklatua, Bateria, Gitarra eta Mayall ahotsa, armonika eta teklatuarekin. Dena batera, oso ahaltsua zen soinua, barruraino sartzen den horietakoa.
Blues bakoitza, azkarra ala mantsoa izan 10 minutukoa zen… kotxean buruari eraginez entzuten diren horietakoa.
77urte izateko saio borobila burutu zuen ordu eta erdian. Askotan gainontzeko musikariek eklipsatu arren, bere ahotsak gazte zirauela erakutsi baitzuen. Jendea zutik jarri zuen, armonika eta gitarraren arteko, zein, ahotsa eta baxuaren arteko lehia biziekin. Kitar-soinu zorrotzek, armonikaren testura bereziak eta jendearen irrikak, giro ederra sortu zuten antzokian. Edozein bluesera afizionatzeko moduko giroa.
JOHN MAYALL & THE BLUESBREAKERS (gaztetan…)