Bizitza eta heriotza atsotitz zaharretan

Bizitza eta heriotza atsotitz zaharretan –

Euskaldunok Jaiotzak heriotza du zor erraiten dugu, bizitzaren eta heriotzaren arteko lotura adierazi nahian, eta heriotzari Balbe, Herio eta Andere Beltza deitzen diogu. Heriotza ez da bizitzaren bukaera, bizitzaren ezinbesteko osagaia baizik, eta biek bat egiten dute. Ikus dezagun mundu zabalean, atsotitz eta erramoldeen bitartez, zer erraiten duten bizitza eta heriotzaren arteko uztarketari buruz. Euskal Herrian badira bizitzaz eta heriotzaz mintzo zaizkigun atsotitz eta erramolde ugari. Ikus ditzagun:

Bizitza eta heriotza atsotitz zaharretan
Andere Beltza lauhazkan. Marrazkia: Lander Zurutuza

– Adiskiderik gabeko bizitza, auzorik gabeko heriotza.

Apiril biribil, egun erein, bihar hil.

– Asto hilari, uzkitik olo

– Auzoa hiletan eta gu opiletan.

– Behartsu bizi bahaiz, aberats hilko haiz.

– Bizi aberats, hil pobre.

– Bizi gaitzak hil deno.

– Bizitza eta heriotza txanpon beraren bi aldeak dira.

– Ezin bizi eta ezin hil.

– Gizon hilak bizarra hotz

– Gizona hil eta non da haren itzala?

– Heriotza eta lapurrak abisatu gabe etortzen dira.

– Heriotza oren hura, oren iluna.

– Heriotza seguru, ordua ez jakina.

– Heriotzak giltzarik gabe ate guztiak zabaltzen ditu.

– Heriotzatik ezin da alde egin.

– Hil ta gero, salda bero.

– Hilak lürpealat, biziak asekara

– Hilak lurrek jan, biziak bizi lan

– Hilak üzküa hotz.

– Horrek ez du kukuaren kantua berriro entzungo!

– Jaiotzetik heriotza zor; noiz ta nola ez jakin.

– Mundu honetan denok gara hiltzera kondenatuak.

– Nehork ez hil nahi; zahartu guziek

– Nola bizi, hala hil

– Otsoaren osasuna, ardiaren heriotza.

– Zozo jaio, zozo hil.

Bizitza eta heriotza atsotitz zaharretan

Baina mundu zabalean ere, antzekoak badira. Etiopian adibidez, honakoak erraiten dituzte:

Heriotza iristen ez delarik, nehoiz ez dela etorriko pentsatzen dugu.

– Gazteek zerua ikusten dute bakarrik, baina gerora, lurra ikusiko dute.

 

Afganistanen, berriz, honakoak entzuten dira:

Itzala eguzkitik aldentzen den bezala, badoa horrela gure bizitza.

– Sukarra senda daiteke, baina heriotza ez.

 

Afrika beltzeko nazioen artean honelakoak entzuten dira:

Heriotzatik iheska dabilenari, azkenean, zangoak nekatuko zaizkio.

– Ez pentsa heriotza zutaz ahantzi denik, gu guztioz oroitzen baita.

– Ez dago herririk hilobirik gabe.

– Loa heriotzaren lehengusua da.

– Otoitzak ez gaitu heriotzatik libratuko.

– Ongitxo ezagutzen dugu jaio garen tokia, baina ez hilko garen lekua.

– Heriotzak ez du inor barkatzen.

– Lur azalean arrotzak gara, gure aberkideak heriotzaren munduan   baitaude.

 

Eta Albanian horrelakoak:

Bizitza gogorra bada, heriotza gogorragoa oraindik.

– Ez dugu aterperik gure etxeko atetik sartzen den heriotzaz babestuko  gaituenik.

 

Alemanian ere aipamen zabalak egiten dituzte heriotzaz:

– Asko ikasten du, hiltzen ikasten duenak.

– Jaio orduko hiltzen hasten gara.

– Heriotza, deitu gabe, hurbiltzen zaigu.

– Zahartzaroa gaixotasun hilkorra da.

 

Arabian honelakoak entzuten dira:

Hildakoen haurrak gara, eta haiek edan zuten ur beretik edanen dugu.

– Arima guztiek, hil aurretik, heriotza ezagutu beharko lukete.

– Heriotza pagatu beharreko zorra da.

– Nola bizi, hala hil.

– Heriotzaren orduan, inork ez du gezurrik erraiten.

– Heriotza pobreen kontsolamendua da.

– Heriotza beti ttanko heltzen da, ez lehenago eta ez berantago.

– Gizakiak naturarekin bakea egiten du heriotzaren bitartez.

– Ez da oraindik inor ezagutzen bere hilobitik ihes egin duena.

 

Eta Txina zaharrean:

– Gizakia bizitzara datorrenean, heriotzara ere badator.

– Gizakia desagertzen da, ilargia, goizaldian, mendi artean desagertzen den bezala.

– Hilobiak momentu batez zabaltzen dira, baina ixten dira betiko.

– Bizitza zoriontsuenak ere, heriotzarekin amaitzen dira.

– Gizakiaren bizitza udaberriko ametsen antzekoa da, arima joatean, bukaera datorkio.

– Badugu egun bat jaiotzeko eta beste bat hiltzeko.

– Bizitza heriotzaren bidea da eta heriotza bizitzarena.

– Ez badakigu deus bizitzaz, zer jakinen dugu heriotzaz?

Eta Eskozia berde ederrean:

– Zaharrenak ere, azkenean, hilko dira.

 

Ameriketako Estatu Batuetan:

– Gizakia behin bakarrik hiltzen da.

– Gure gorpuen gaineko lurrak denok berdintzen gaitu.

– Hiltzen garenean, betiko hiltzen gara.

– Hil direnek jadanik ez dute istoriorik kontatzen.

– Hilobitik inor ez da itzultzen.

Bizitza eta heriotza atsotitz zaharretan

Eta Herberehetan:

– Gazteak hil daitezke, baina zaharrak horretara kondenatuak dira.

 

Eta India magikoan:

– Zergatik erraiten dugu heriotza zorigaiztokoa dela, bizimodu tristeari

  bukaera ematen badio?

– Hiltzen denarentzat, momentu hori munduaren amaiera da.

– Hildako guztiak oilarrak kukurruku egiten ez duen hirian bilduko dira.

– Heriotza bizitzaren andregaia da.

 

Eta Ingalaterran:

– Heriotzak ez du inoiz egutegia begiratzen.

– Zenbat eta urte gehiago bete, gero eta hurbilago egonen gara heriotzatik.

 

Eta Iranen:

– Heriotza ona da, baina auzoarentzat.

 

Israelen:

– Hobe da heriotza ona bizitza txarra baino.

– Heriotzaren aingerua beti prest da.

– Gizakia esku hutsik jaiotzen da, eta esku hutsik joaten da.

– Hil behar dugunez, zergatik sufritu behar?

 

Japonia zahar eta jakintsuan:

– Bizitza haizearen menpe dagoen kandela da.

– Heriotzak ez du ahorik eta ezin du deus kontatu.

Polonian:

– Hildako baten testamendua, haren bizitzaren irudia da.

Bizitza eta heriotza atsotitz zaharretan

Errumanian:

– Gizaki guztiok badugu jaiotzeko eguna eta baita hiltzekoa ere.

– Heriotza ez dator deitzen dugunean, berak nahi duenean baizik.

– Bizidunek ez dute inoiz egiten hildakoek diotena.

– Negar malkoak ez dira inoiz xukatzen, ez badira hildakoak ahazten.

– Heriotzaren beldur denak bizitza galtzen du.

 

  Eta Errusian:

– Bizitzari eduki behar zaio beldurra, ez heriotzari.

– Heriotza ez dabil  urruneko mendien gibelean, gure bizkarraren atzean baizik.

 

Eta Turkian:

– Hildako ardiak ez dio otsoari beldurrik.

– Hildakoaren ondasunak berarekin batera hiltzen dira.

– Egiazko gizaki zoriontsua da sehaskan hiltzen dena.

– Eguzkiari eta heriotzari ezin zaie aurrez aurre begiratu.

– Heriotza da etxe guztietara hurbiltzen den gamelu beltza.

– Besteen heriotzak ez gaitu salbatuko.

Hauxe da bizitzaren eta heriotzaren misterioari buruz gizateriak munduko hamaika bazterretan, atsotitz eta erramoldeen bidez, belaunaldiz belaunaldi, transmititu digun ezagupena; anartean, Andere Beltza zaldi gainean lauhazkan dabilkigu hurbileko bideetatik barna.

Bizitza eta heriotza atsotitz zaharretan  Bizitza eta heriotza atsotitz zaharretan  Bizitza eta heriotza atsotitz zaharretan  Bizitza eta heriotza atsotitz zaharretan  Bizitza eta heriotza atsotitz zaharretan  Bizitza eta heriotza atsotitz zaharretan

Euskaltzalea eta irakasle-ohia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude