BIZILABEren tailerra Bilboko Design Week 2020an

BIZILABEren tailerra Bilboko Design Week 2020an –

BIZILABEren tailerra Bilboko Design Week 2020an

Diseinu astearekin bat eginez, azaroaren 25ean, asteazkena, 18:00-19:30, “Diseinatu eta programatu zure Bizilabe pegatina azkarra”, hau da, NFC (Near Fear Communication) teknologia erabilita, desio dugun agindua beteko duen pegatina sortzeko tailerra egingo da Bizilaberen eskutik, Matikoko Auzo Factoryn.

Eman izena formulario honetan. Plaza mugatuak!

Bilboko Bizilabek bat egingo du datorren azaroaren 19tik 26ra egingo den ‘Bilbao Bizkaia D-week’ diseinuaren astearekin. NFC(Near Fear Communication) teknologia erabilita, desio dugun agindua beteko duen pegatina programatuko dugu “Diseinatu eta programatu zure Bizilabe pegatina azkarra” izenburupean egingo den tailerrean.

1,5 orduko tailera izango da, eta , bertan, zona hurbileko komunikazioa daraman eranskailu bat diseinatu eta programatuko dugu. Eranskailuari guk nahi dizkiogun funtzioak ezarriko dizkiogu eta, beraz, gure mugikorra bertara hurbitzen dugunean, desio dugun agindua beteko du.

  • ZER: Diseinatu eta programatu zure Bizilabe pegatina azkarra. NFC(Near Fear Communication)  teknologia erabilita, desio dugun agindua beteko duen pegatina sortu.
  • NOIZ: azaroak 25, asteazkena, 18:00-19:30
  • NON: Matikoko Auzo Factoryn, Matiko Kalea, 6, 48007 Bilbo
  • ADINA: 10-12 urteko neska-mutilak
  • DOAN izango da saioa, baina aurrez izena eman behar da
  • IZENA EMATEKO EPEA: 2020ko azaroaren 20a
  • HIZKUNTZA: euskara izango da tailerreko hizkuntza

Zatoz lagunekin eranskailu magikoa diseinatu eta sortzera. Ingurukoak txundituko dituzu!

OHARRA: COVID-19k eragindako egoeraren aurrean, osasun-agintariek unean ezarritako babes-neurri guztiak hartuko dira, eta ekintzan parte hartzen dutenak babestuta izango dira.

Hemen COVID neurri guztiak.

BIZILABEren tailerra Bilboko Design Week 2020an

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.