BIKO-TEKAn parte hartzeko izen-ematea zabaldu dugu

BIKO-TEKAn parte hartzeko izen-ematea zabaldu dugu –

BIKO-TEKAn parte hartzeko izen-ematea zabaldu dugu

BIKO-TEKA tailerraren laugarren ekitaldia egingo dugu urtarrilaren 27tik 31ra Iruñean. Galtzagorri Elkarteak Iruñeko Udalaren batera antolatuko du, Haurrentzako Album Ilustratuak sortzeko Etxepare Sariarekin batera. BIKO-TEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra da, non idazle-ilustratzaileak bikoteka lanean aritzen diren euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzen.

Parte hartu nahi duten ilustratzaileek hiru ilustrazio bidali beharko dituzte; argitaratuak edo ez. Idazleek testu labur bat bidali beharko du, gehienez orrialde bateko luzera duena. Bikotean aurkeztuz gero, proiektuaren zirriborro bat bidali beharko dute. Halaber, honako dokumentazioa atxiki beharko dute: curriculuma, NANaren kopia, posta elektronikoaren helbidea eta telefonoa zenbakia. Nora? galtzagorri@galtzagorri.eus helbidera. Izen-emate epea? Abenduaren 20ra arte. Erantzuna urtarrilaren 7rako jasoko dute.

Gehienez zortzi bikotek parte hartuko dute. Bakarka zein binaka eman daiteke izena, eta guztiek beka bana jasoko dute, beraz ikastaroa doanekoa izango da epaimahaiak aukeratuko dituen zortzi bikoteentzat. Tailerrak lau egun eta erdiz iraungo du; 37 orduko tailer praktikoa da.

Irakasleak Aitziber Alonso ilustratzailea eta Yolanda Arrieta idazlea izango dira, eta hizlari gonbidatua Karla Fernandez de Ganboa nazioarteko hezkuntzan doktorea eta haur- zein gazte-album ilustratuetan aditua.

Deialdia osorik hemen

BIKO-TEKAn parte hartzeko izen-ematea zabaldu dugu

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.