Big Dance, munduko koreografia handiena, Olatu Talkan
Big Dance, munduko koreografia handiena, Olatu Talkan
Big Dance ekimenarekin elkarlanean ari da Olatu Talka, maiatzaren 20an 13:00etan munduko koreografia handienean parte hartzeko asmoz. Akram Khan Britainia Handiko koreografo entzutetsuak sortutakoa da.
Big Dance-n parte hartzeko monitoreen formakuntza egin berri dugu. Donostiako 11 monitorek (dantza eskola, talde edota konpartsetakoek) parte hartu dute entseguan, Khan-en konpainiarako hiru kideren gidaritzapean: Jennifer Irons, José Agudo eta Richard Parr.
Monitoreek ikasitakoa euren ikasleen artean zabalduko dute. Maiatzaren 20ko ekimenean ahalik eta dantzari lokal gehien biltzea da asmoa. Koreografia hartuko duen Donostiako txokoa zehazteke dago, baina leku zabal bat izan beharko da, dantzari kopuru handia espero baita egun horretan.
.
Big Dance
Foundation for Community Dance eta Londresko Alkatetzak bi urtetik behin antolatzen duten ekimena da Big Dance. 2006. urtetik mundu osoko milaka pertsonek parte hartu dute, betiere, sortzaile britainiarrek sortutako proiektuaren inguruan.
Aurtengo Big Dance pieza Nitin Sawhney-ren musika oinarri hartuta sortu du Khan-ek. Beste behin ekimen inklusiboa izango da. Izan ere, edozein adineko eta edozein baldintza fisikoko pertsonek egin ahal izateko pentsatutako koreografia baita.
Bosgarren eta azken edizioa izango da hau. 50 herrialdetan baino gehiagotan egingo dute eta 100.000 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute, herrialde bakoitzeko 13:00etan, Australiatik hasita.
Akram Khanek Donostia bisitatuko du apirilean
Bestetik, aipatzekoa da Akram Khan koreografo britainiarra Donostian izango dela apirilean. Izan ere, Israel Galvánekin batera, Torobaka ikuskizuna eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian apirilaren 1ean eta 2an.
* Informazio gehiago: Akram Khan Company / Israel Galván