[Zinema Euskaraz] Migrazioa, bidaia ahatezina

[Zinema Euskaraz] Migrazioa, bidaia ahatezina –

“Migrazioa, bidaia ahatezina” animazio filma ikusgai da jada zinema-aretoetan, Zinema Euskaraz programaren barruan.

‘Migrazioa, bidaia ahatezina’ filma iragan ostiralean estreinatuko da Hego Euskal Herriko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoen film estatubatuarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Sinopsia: “Mallard familia putzuan geratu da. Aita Mackek bere familia Ingalaterra Berriko urmaelean zaintzea atsegin du, baina ama Pamek gogo handia du bizitzaz gozatzeko eta bere seme-alabei mundua bere osotasunean erakusteko. Ahate migratzaile familia bat leku urrunetako istorio zoragarriekin iristen da urmaelera eta orduan Pamek Mack konbentzitzea lortzen du Jamaika tropikalera bidaiatzeko, New Yorketik pasatuz. Mallard-tarrak hegoaldera doaz negua igarotzera, baina gauzak ez dira espero bezala ateratzen. Esperientziak bide ezezagunak aurkitzen, lagun berriak egiten, inoiz imajinatu ez zituzten abenturak bizitzen eta, bide batez, elkar hobeto ezagutzen lagunduko die”.

.

Filma zinema-areto hauetan proiektatuko da:

  • Golem Alhondiga (Bilbo)
  • Getxo Zinemak (Getxo)
  • Zugaza Zinema (Durango)
  • Florida Zinemak (Gasteiz)
  • Gorbeia Zinemak (Gasteiz)
  • Niessen (Errenteria)
  • SADE Cines Antiguo Berri (Donostia)
  • Golem La Morea (Iruña)

[Zinema Euskaraz] Migrazioa, bidaia ahatezinaZineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun hamargarren filma da honakoa, ‘Nobitaren dinosauro berria’, ‘Boo Kwai eta museoaren lapurreta’, ‘Abentura erraldoia’, ‘Superheroien familia’, ‘Yuku eta Himalaiako lorea’, ‘Momiak’, ‘Lau ahizpa magikoak’, ‘Mavka: basoaren zaindaria’ eta ‘Alan giza antena’ lanen ostean. Gainera, film berri bat estreinatuko da datorren urtarrilaren 26an: ‘Patrick’.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

[Zinema Euskaraz] Migrazioa, bidaia ahatezina

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude