Bertsomovieda 2015: Baditugu lan sarituak!

Bertsomovieda 2015

Gero eta lan hobeak uzten ditugu saritu gabe

Amaitu da aurtengo edizioa ere eta arrazoi on bat dela eta gaude penatan: gero eta lan hobeak uzten ditugu saritu gabe. Maila oneko lan asko jasotzen ditugu, gutxienez errekonozimendu publikoa merezi dutenak, baina banatzen ditugun sariak, kopuruan asko eta dirutan handiak izan arren, ez dira aski izan iritsi zaizkigun kalitatezko lan guztiak saritu ahal izateko. Honela geratu dira sariak azkenean:

Helduen mailan:

    • Sari nagusia (1000€): “Txakile”

    • Bigarren saria (300€): “Etzinen zu”

Gazteen mailan:

    • Sari nagusia (300€): “Tantak”

  • Bigarren saria (150€): “Garoña”

Mailaz kanpoko sariak:

  • Publikoaren saria (500€): “Txakile”, sari nagusiaren irabazlea

  • Bertsorik onenen saria (250€): “Aita heriotza”

Sari-banaketa maiatzaren 8an izango da, arratsaldeko 19etan, Beasaingo Igartza jauregian. Etorri ezin baduzu eta informazio gehiago nahi izanez gero, bertsomovieda@gmail.com helbidean  izango duzu eskura.