Berrikuntza soziala eta tokiko garapena aztergai hilaren 18an, Andoainen

Berrikuntza sozialaBeterriko Garapen Agentziarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesaz, “Beteberritzen, Beterrin Berrikuntza Soziala eraginez” ekimena garatu du Elhuyar Aholkularitzak. Tokiko eragileekin berrikuntza sozialean sakontzeko prozesua landu ondotik, tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoeta egin eta esperientziak trukatzeko, jardunaldia egingo da Andoaingo Bastero Kulturgunean, hilaren 18an.

Hona hemen egitaraua:

Eguna: 2015eko ekainaren 18a

Ordua: 09:00etatik 13:30era

Lekua: Bastero Kulturgunea
Ondarreta kalea, 1  Andoain

Hizlariak:

  • Jon Peli Uriguen (Gipuzkoako Foru Aldundiko jarduneko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko diputatua) eta Aizpea Otaegi (Elhuyar Aholkularitzako koordinatzaile nagusia).
  • Miren Estensoro, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Deustuko Unibertsitatea
  • Ivan Miró, La Ciutat Invisibleko kooperatibista (Bartzelona)
  • Igor Calzada, Oxford eta Glasgowko unibertsitateetako irakasle eta ikertzailea)

OHARRA: Ivan Mirórena ez beste jarduera guztiak euskaraz izango dira. Aldibereko itzulpen-zerbitzua jarriko da.

Informazio gehiago: http://berrikuntzasoziala.elhuyar.eus/

berrikuntza soziala

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude