BERRIAren berriak: Berriketan.info eta Hitza astekariak
Kazetaritza ereduari buruzko urte eta erdiko hausnarketa prozesuaren ondoren aldaketak egingo ditu bihar Berria egunkariak. Berrikuntzek krisi ekonomikoari eta sektoreko krisiari aurre egitea izango dute helburu eta papereko egunkariari eta Internetekoari eragingo diete. Informazio nazionala, herrialdekoa eta tokikoa izango ditu ardatz.
–Papereko Berria: Kazetaritza selektiboagoaren aldeko apustua egingo dute, agenda propioa landuz eta kazetaritzaren funtzio historikora bueltatuz. 48 orrialdetik 40ra jaitsiko da, “kantitatean jaitsiko dugu kalitatean igotzeko”, Martxelo Otamendi Berriako zuzendariaren arabera.
–Hitza astekariak: Ostiralero argitaratuko dira Berriarekin eta eskualdetako Hitzekin. Gipuzkoako Hitza-k eta Bizkaikoak hamasei orri izango dituzte, eta Arabakoak, Nafarroakoak eta Ipar Euskal Herrikoak, berriz, zortzi. Kazetaritza pausatuagoaren bitartez, herrialdeko bizitzari errepasoa emateko gunea izango da, gogoetarako esparrua.
–Eskualdeetako Hitzak. Astean lautan argitaratuko dira eta Berriarekin batera ere banatuko dira.
–Berriketan.info: Euskarazko sare soziala izateko asmoarekin jaioko da, eta kazetariek eta irakurleek egingo dute. Irakurleek agenda zehaztu ahal izango dute eta tokian tokiko informazioaren berri eman.
–Aurkezpenak: gaur osteguna, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, 19:30ean. Eta bihar, ostirala, Baionako Elkar Megadenda, 11:30ean.
Eta zer gertatuko da urtean 60 euro inguru ordainduta, egunero (astelehenetan izan ezik) etxean Hitza jasotzen dugunokin? Hor jartzen duenaren arabera, “Eskualdeetako Hitzak: Astean lautan argitaratuko dira eta Berriarekin batera banatuko dira.” Hitza jasotzeari utziko diot? Ez digu inork ezer komunikatu.
Gaizki dago testuan. Izan ere BERRIAren ere banatuko dira. Baina HITZA bere kasa ere banatuko da, orain arte bezala.
Hemen zehaztapena:
Hitza jasotzen jarraituko duzu. “Hitzetako harpidedunek ere izango dute abantailarik: Hitza jasotzeaz gainera, herrialde horretako astekaria jasoko baitute.
Hitza argitaratzen den eskualdeetan, BERRIAren harpidedunek eta erosleek, informazio nazionala eta tokikoa jasotzeaz gainera, eskualdeko informazioa ere jasoko dute; izan ere, eskualde horretako Hitza barruan jasoko dute”.
Hemen zehaztapena: Hitza jasotzen jarraituko duzu. “Hitzetako harpidedunek ere izango dute abantailarik: Hitza jasotzeaz gainera, herrialde horretako astekaria jasoko baitute.
Hitza argitaratzen den eskualdeetan, BERRIAren harpidedunek eta erosleek, informazio nazionala eta tokikoa jasotzeaz gainera, eskualdeko informazioa ere jasoko dute; izan ere, eskualde horretako Hitza barruan jasoko dute”.
16:00tan Berria.info berritua zabalduko dutela dio webguneak:.
Edernek esan bezala, Berria.info berritua martxan dago eta niri behintzat gustatu zait. Baita berriketan.info atala ere:
http://www.berria.info/hasiera/