Galdera berbera egingo dut, baina datu gehiagorekin

Zergatik Espainia ez da Frantzia?

MzY4OA==

Lehenik eta behin, datu hauengatik.

Frantzian gutxieneko soldata 1254 eurokoa den bitartean, Espainian 540koa delako. Ia 700 euro gutxiago!

Frantzian langabezia tasa %10ean dagoen bitartean, tasa bera biderkatzen duelako Espainiak.

Frantzian bizimodua garestiagoa izan arren, ez delako askoz garestiagoa.

Erretreta 60 urtean dutelako orain eta 62 urtera luzatzea proposatzen dutelako, eta hori saihesteko 9 greba orokor egin dituztelako. Espainian 67ra luzatzea proposatuta greba orokor bakarra egin dutenean, emaitza gora-beheratsuekin.

Hori da orduko hartan galdetzen nuena eta orain ere galdera bera egiten dut, baina datu gehiago ditut ezberdintasunak agertzeko.

Ez da harritzekoa, Espainiakoen aldean, zenbaitek Frantziako erretreten defentsarako protestak inbidiaz jarraitzea

Irudia | Frantziaren eta Espainiaren arteko ezberdintasunak | Contraindicaciones | Creative Commons By SA
Irudia | Ez da harritzekoa, Espainiakoen aldean, zenbaitek Frantziako erretreten defentsarako protestak inbidiaz jarraitzea | Ezezaguna | Creative Commons By SA
Ekonomia, Espainia, Frantzia, politika

Zer duzu buruan “Galdera berbera egingo dut, baina datu gehiagorekin”-ri buruz

  • Patxi Gaztelumendi

    …eta gu zer gara, Espainia edo Frantzia?
    Ipar Euskal Herrian gogotsu somatu ditut ikasleak, langabetuak, langileak, sindikatuak… hori aipatu didate asteburuan.
    Hegoaldean greba bat eta manifaren bat deitu dira, funtzio publikoan beste deialdi bat… baina…. ez dakit.
    Gai hau, ez da daukan seriotasunarekin hartzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude