Berri Txarrak taldeak Kobetamendin joko du, “inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia”
Berri Txarrak taldeak Kobetamendin joko du, “inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia” –
2019an Euskal Herrian eman beharreko kontzertu guztietarako sarrerak ordu gutxitan agortu zirela kontuan hartuta, albiste on bat dakarkigu berrizale guztiontzako: hona inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia: BERRI TXARRAK zuzenean, BILBOko KOBETAMENDIn, uztailaren 14an.
Ez-ohiko saioa izango dela ere aurreratu diezazuekegu, Ikusi Arte Tour biran eskaintzen ari garenetik ezberdina. Laster informazio gehiago helaraziko dizuegu. Bitartean, argi ibili: Sarrerak bihartik aurrera (astelehena, apirilak 8, eguerdiko 12etan) egongo dira salgai tickets.berritxarrak.net webgunean.