Belodromoan C. Tanganaren eta Berto Romeroren telesailak eta ‘Go!azen’ telesailaren denboraldi berria

Belodromoan C. Tangana Berto Romeroren telesailak ‘Go!azen’ telesailaren denboraldi berria –

Alemania, Espainia, Hungaria eta Turkiako bost ekoizpenek hartuko dute parte WIP Europan

‘Go!azen’ telesaileko antzeztaldeko kide berriek ikuskizun bat eskainiko dute emanaldiaren aurretik

Saio horietarako sarrerak bihar, hilak 30, jarriko dira salgai, 10:00etan

Belodromoan C. Tanganaren eta Berto Romeroren telesailak eta ‘Go!azen’ telesailaren denboraldi berriaDonostia Zinemaldiaren 71. edizio honetan, Belodromoak El otro lado eta Esta ambición desmedida telesailen estreinaldiak hartuko ditu, baita Go!azen telesailaren denboraldi berriaren aurkezpena ere. Belodromoa Zinemaldiko aretorik handiena da, ia 3.000 ikus-entzulerentzako lekua eta 400 metro koadroko pantaila bat baititu.

Igandean (hilak 24), 17:00etan, El otro lado / The Other Side estreinatuko da, Movistar Plus+ taldearen jatorrizko telesail berria, sei atalez osatua, Javier Ruiz Calderak (Viladecans, 1976) eta Alberto de Torok (Bartzelona, 1972) zuzendua eta Berto Romerok (Cardona, 1974) sortua (halaber, Romero da idazleetako bat eta protagonista nagusia). Telebistako komiko ospetsua, Mira lo que has hecho eta beste zenbait telesailen egilea, beldurrezko generoan murgilduko da lehendabizikoz Nachoren istorioarekin. Nacho paranormalean espezializatutako kazetaria da, eta egoera profesional eta pertsonal txarra bizi du. Emanaldira etorriko direla berretsi dute Berto Romerok berak, telesailaren zuzendariek eta antzezleetako askok: Andreu Buenafuente, Nacho Vigalondo, Eva Ugarte eta María Botto.

Ostegunean (hilaren 28a), 19:30ean, Esta ambición desmedida / This Excessive Ambition telesailaren txanda izango da. Santos Bacanak (Madril, 1991), Cris Trenasek (Madril, 1987) eta Rogelio Gonzálezek (Madril, 1991) zuzendua, hiru zati ditu, C. Tanganaren Sin cantar ni afinar musika-bira sortu eta abian jartzeko prozesua aprobetxatzen dutenak artistaren sorkuntza-bidaia pertsonala esploratzeko. Telesailaren estreinaldian abeslari madrildarra eta proiektu dokumentalaren sortzaileak izango dira.

Azkenik, ostiralean, (hilak 29) 18:30ean, Go!azen telesailaren hamargarren denboraldiko lehen atala aurkeztuko da Belodromoan, baita taldeko kide berriak ere; izan ere, emanaldia hasi aurretik ikuskizun bat eskainiko dute kide berriek. Jabi Elortegik (Bermeo, 1969) eta Itziar Gómezek (Errenteria, 1964) zuzendutako gazteentzako programa da eta ETBn eman diren bederatzi denboraldietan arrakasta handia izan du telesailak. Zorroztasun handiz zuzendutako udaleku bateko gazte talde baten bizipenak kontatzen ditu, musikaren medioz.

Hiru telesail horien emanaldiez gain, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta SGAE Fundazioarekin batera antolatutako Kontzertua & Proiekzioa ere izango da Belodromoan, hilaren 23an (larunbata), 12:00etan. Ikuskizunak soinu-banden interpretazio sinfonikoa eta horiek inspiratu zituzten filmen eszenen muntaketa batzen ditu. Sarrera doakoa da, baina dagokion gonbidapena jaso beharko da. Gonbidapena irailaren 16tik 22ra egongo da eskuragarri Donostia Zinemaldiak Kursaalen duen informazio gunean, bai eta Donostia Turismoko bulegoan eta kontzertuaren egunean Belodromoan bertan ere.

Azkenik, ohi bezala, Zinemaldiaren amaiera-ekitaldia emango da. Ekitaldia 18:45ean hasiko da Bâtiment 5 / Les indésirables filmaren emanaldiarekin (film hori izango da, izan ere, Perlak sailari amaiera emango diona), eta 71. edizioko sari-banaketaren emanaldiarekin jarraituko du. Saioari amaiera emateko, Dance First emango da, Sail Ofizialari amaiera emango dion pelikula, hain zuzen; gainera, filmaren lantaldeak aurkezpen bat egingo du.

Belodromoko emanaldietarako sarrerek 8,50 euroko prezioa dute, Zinemaldiaren amaierako ekitaldikoek izan ezik (15 €), eta abuztuaren 30etik aurrera erosi ahal izango dira (ordua: 10:00), Zinemaldiko webgunearen (https://sansebastianfestival.janto.es) eta Kutxabanken (https://kutxabank-zinemaldi.janto.es) bitartez. Saio bakoitzeko lau sarrera baino ezin dira erosi, eta erosketa bakar batean hamar sarrera edo gehiago erosiz gero, % 25eko deskontua aplikatuko da.

Sarrerak salgai abuztuaren 30etik aurrera

Víctor Ericek Donostia sari bat jasoko du Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan

Javier Bardem Donostia Zinemaldiaren 71. edizioko kartelean eta Donostia Sari bat

Belodromoan C. Tanganaren eta Berto Romeroren telesailak eta ‘Go!azen’ telesailaren denboraldi berria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude