Begiz Begi, aurtongo Banden Lehiaren izarrak, BBK Liven!
Begiz Begi, aurtongo Banden Lehiaren izarrak, BBK Liven!
Iparraldeko boskoteak, zabalduko dute aurtengo BBK Live festibala; Kobeta mendiko Carpa Stagen joko dute, uztailaren 7an Arcade Fire eta New Order jotzen duten egun berean.
Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehiako 7. edizioa Baionako Begiz Begi taldeak irabazi zuen eta disko bat grabatzea, BBK Live eta Euskal Herria Sona jaialdietan parte-hartzea jaso zuen saritzat.
Aurtongoa Bilbao BBKLive jaialdiaren 11. edizioa da eta hainbat nazioarteko musika talde ospetsuak pasatuko dira jaialdi erraldoi honen eszenatokietatik. Jada, jaialdi hau mundu mailan erraldoienen artean sailkatu da eta horrela izendatu dute European Festival Awardseko epaileek.
Iaz, BBK Liveren hamargarren urtemugan, 120.000 pertsona inguru bildu ziren Kobetasen; The Jesus & Mary Chain eta Muse izan ziren karteleko protagonistak, baina mundu mailako talde ezagun eta formatu ezberdinetako taldeak, Azealia Banks, Harlemeko rapera eta James Bay britaniar kantautorea kasu, entzuteko aukera eskaini zigun makro-festival honek.
Banda euskaldunen parte hartzeari dagokionez, edizio bakoitzean gutxienez, talde bana izan da Berri Txarrak, Gari, Lain, Ken Zazpi, Zuloak, Fermin Muguruza edo Zea Maysek, beste batzuen artean jo izan dute jaialdi honetan.
Hala ere, Azkue Fundazioak BBKLiveko ordezkariekin sinatutako hitzarmenari esker Banden Lehiako talde irabazleak, urtero, Bilbao BBK Liveko hurrengo edizioan kontzertua eskainiko du. Horrela, orain arte, oholtza gainera igo izan dira Namek Planet (2012), Herri Oihua (2013), Eskean Kristö (2014), Larregi (2015) eta aurton, lehengo aldiz, Begiz Begi, Iparraldeko euskal banda bat.
Aurton euskarazko akordeekin hasiko da Bilbao BBKLive!
Begiz Begik, bere “post-rock” estiloarekin, Kobeta mendiko Carpa Stagetik, arratsaldeko 17:30etan, Bilbao BBK Liveko XI.edizioari hasiera emango dio. Baionatarrak konposatutako azken abestiak gehi Joan Ihes Egin Baino Lehenengo lanaren gaiak interpretatuko dituzte. Belako eta Rural Zombien taldeen ahotseetatik ere euskarazko abestiak joko dituzte, jaialdiaren ondorengo egunetan. Alde batetik, Belako bizkaitar taldeak, Hamen diskoaren abestiak joko ditu eta bestetik, Rural Zombies gipuzkoarrak, Bat-ekoak.
Aipatu beharra dago, Banden Lehiaren helburua euskal musika gaztea sustatzea da eta talde berriak promozionatzea. Horregatik, talde irabazleak, BBKLiven kontzertua eskaintzeko aukera izateaz gain, disko bat grabatu du ere BagaBigaHiga diskoetxearen produkzioaz. Eta Bartzelonako Euskal Etxearekin hitzartutako beste akordio bati esker, Euskal Herria Sona jaialdian ere izango da Begiz Begi.
Begiz Begik diskoa grabatu eta ekoiztu du iada, azken “ikutuekin” bukatu eta irailean zehar aurkeztuko dugu. Honetaz gain, gogorazi Banden Lehia 2016, 8.edizioa irailaren 26an hasiko dela lehiaketan parte hartzeko irizpideak, kartela eta gainontzeko informazioa, laster eskuragarri bandenlehia.eus en.
Begiz Begi bikote moduan hasi zen 2007an, Patxi Amulet eta Xabi Etcheverryren eskutik. Gaur egun bost lagunek osotzen dute taldea, Sebastien Luc [kitarra], Peio Lambert [baxua], Nicolas Armendariz [bateria] eta aurretik aipatutako Patxi [ahots nagusia/kitarra/esku soinua] eta Xabi [ahotsa/ arrabita]. Azken bost urtetan taldeak egonkortasuna irabazi eta lanean gogor ibili da. Bakoitzak bere estilo propioa ekarri zuen taldera eta horrek taldearen nortasuna osotu du.
Musika herrikoetik abiaturik, taldeak bere estiloa “post-rock” en inguruan berriz atzematen dela esaten du. Beraien esanetan, transizioa egin dute estiloari dagokionez eta egun kontzeptu ezberdinen bidez adieraz zitekeen, « Rock », « post », « trad » ala « postrad ».Hertsiki lotutako unibertso eta bizitzen islada, rock-aren iluntasuna eta folk-aren eztitasunaren arteko begian begiko asumitua, kultura aberats eta sakon baten nahasketa misterioari nahasia, honala deskribatzen da Begiz Begiren mundua, ilun bezain dirdiratsua, argia bezain misteriotsua.
BEGIZ BEGI [informazio gehiago]
Begiz Begi, aurtongo Banden Lehiaren izarrak, BBK Liven!