Batura III

‘Atzetik emango dizut?’, esaldi horrek larru jotzeari eman zion hasiera. Unaik aipatu zuen eta Naroak laster batean bere proposamenari baiezko borobila eman zion lau hankatan jarriz. Ni Naroaren aurrean jarri nintzen eserita, eta Unaik atzetik bere zakila sartzen zion bitartean, nire zakilan zegoen zentratuta. Unai eta biok aurrez aurre geunden, biok hasperenka, biok elkarri begiratuz, begirada aldendu gabe. Sarketa azkartu eta moteltzen zuen eta Naroa bien bitartean gero eta sakonago sartzen zuen nire zakila bere ahoan. Bapatean zakila ahotik atera, nigana hurbildu eta ‘orain zu’ esan zidan muxu batekin nire zaikalaren zaporea dastatzen ematen zidan bitartean.

Kondoia jartzen nuen bitartean, Unai eta Naroa 69 posturan jarri ziren. Eurengana hurbildu nintzen, eta Unaik hanketatik tiraka hasi zitzaidan barrura sartzeko esanez. Naroaren ipurdia hartu eta nire zakila bere alu barruan sartu nuen, barruraino. Astiro ekin nion sarketari, Naroak nire zakilaren sarketa eta Unairen miazkaden ondorioz hasperen ozenak botatzen hasia zegoen. Oso bero nabaritzen nuen bere bagina, eta sarketa erabat sakona zen. Bapatean, nire barrrabiletan berotasun ederra sentitzen hasi nintzen. Unai miazkatzen hasi zitzaizkidan, sarketa sakona egiten nuen bakoitzean.

Nire hasperenak Naroaren hasperenekin nahasten hasi ziren, eta bere ahotik ‘gehiago’, ‘azkarrago’, ‘gogorrago’ eskatzen hasi. Agindu eta bete. Sarketa sakon eta azkarragoarekin hasi nintzen, Unairen mihia nabaritzen nuen bitartean. ‘Gehiago’, eta nik gogorrago. Naroa hasperen ozenekin nire zakilaren sarketarekin gozatzen zegoen, eta ni erabat berotuta eragin eta eragin berak eskatzen zidan bezalaxe. Bazirudien Naroa bukatzera zihoala, ‘ez geratu Markel’, ‘eman gogor’ esan eta gero, nik bi txalo eman nizkion ipurdian. Naroa orgasmora heldu zen, orgasmo oso beroa, oso umela eta oso sakona. Lasaitzen zihoan bitartean sarketa moteltzen joan nintzen, bere barruan geldi geldi geratu arte.

Lasaitzen saiatu ginen, saiatu diot, lasaitasun horrek gutxi iraun zuelako. Unaik Naroaren hankartetik atera zuen burua, bere aurpegiko orgasmoaren arrastoak mingainarekin dastatzen zituen bitartean. Naroa nigana heldu zen, ‘ufff’, ‘ederra izan da’ esanez. Muxukatzen hasi ginen eta konturatu nintzen Unai gugandik oso gertu zegoela. Bere ipurdi eta bizkarretik gora pasa nuen eskua, eta bere kokotera heldu nintzenean nire keinuarekin guru muxuan parte hartu zedin iradoki nion. Hiruron arteko muxu bat hasi zen. Elkarren arteko zapore dastaketa, elkarren arteko aho jana, Naroaren orgasmoaren arrastoek lagunduta. Naroak ez zuen aukerarik galdu gure zakilak esku artean hartzeko. Bion kirtenak tente eta oso heze zeuden, eta muxuarekin jarraitzen genuen bitartean, masturbatzen hasi zituen.

Biok hasperenka geunden, oso bero. Naroa muxutik aldendu zen bai, baina Unaik eta biok ez genuen asmorik muxua bertan behera uzteko. Bien bitartean, masturbazioari zakilen arteko ‘frottage’ gehitu zitzaion. Bion hasperenak ozen ziren, eta Naroak bolumena igotzea lortzen zuen. Gure zakilak igurtzen zituen bitartean, bere mihiaren pasaerak eskaintzen zizkigun. Bolumena gora. Muxuek jarraitzen zuten, eta biok bagenekien egoera horrek ez zuela atzera bueltarik. Frot, frot, frot, jarraitu zuen, gure zakil buruen arteko sentiberatasuna erabatekoa bihurtuz. Bolumena gora, gehiago.

Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean.

 

Jostailu erotikoak: onurak eta nola has zaitezke erabiltzen?