Baskoniako Dukerriaren Txanponak

Baskoniako Dukerriaren Txanponak – 

Baskoniako Dukerriaren Txanponak

Txanpongintza bildumetan gabiltzanok badugu ere ondarea zaintzeko betebeharra. Txanpon hauek badute golpez inprimatutako historia eta artelan zati bat. Mundu horrek badu xarmagarria egiten duen halako zirrara bat. Zertxobait badakizula uste duzunean, berriro ere topatzen dira ezusteko aurkikuntzak, hasieratik ikasi beharreko azterketa berriak.

Kirmen Uribek dioen bezala, “Zorioneko sentitzen naiz euskalduna naizelako. Oztopoak oztopo, eta erasoak eraso, zorte onekoak gara. Euskara lurra planetaren ondarea da, ez soilik euskaldunona. Gure ardura da zaintzea, badugu guk zorte hori, badugu munduari zerbait eskaintzeko, lurra bera izan dadin anitzagoa.”

Horrelakoa gertatu zait niri ere, bapatean zera ikasi behar izan bait dut: Baskoniako dukerriaren azken bihotz taupadek bere txanpon arrastoa utzi ziguten. Euskal txanponak al dira hauek? Beno, era batean ez, Biarnoko txanponekin ikusitakoaren antzera, ez ziren gaur eguneko euskal lurraldeetan txanpondu, baina gure historiaren egitura esanguratsuenetariko baten azken buruzagiek txanpondu zituzten einean, gure historiaren atal garrantzitsua dira; eta horrez gain, Gipuzkoaren erdi aro garaiaren arrasto urritzetako bat dira. Zeintzuk dira beraz txanpon hauek eta zein da bere kontakizuna?

Baskoniako dukerria, kasu batzuetan Gaskoigna-ko dukerri bezala ere deritzotena, VII. mende inguruan sortu zuten Frankoek, Garona ibaiaren iparraldeko Akitaniako dukerrian baskoiek egiten zituzten erasoak kontrolpean jartzeko xedearekin. Erromatarren etorreraren garaietan, Akitania Garona ibaiaren hegoaldeko lurraldeen izendapena zen bitartean, garai hauetan Garona hegoaldeko lurralde hauek Baskoniaren izendapena zuten (ein handi batean behintzat) eta Akitania, Garona eta Loira ibaien arteko lurraldeei zeritzaion. Izendapen aldaketa hau, Augustok Ka. 27. urtean sortutako Galia Akitano probintzia hedatuaren ondorioa izan zen…

Jarraitu irakurtzen…

Baskoniako Dukerriaren Txanponak

Baskoniako Dukerriaren Txanponak

Euskal Txanpongintzaren Historia

3 pentsamendu “Baskoniako Dukerriaren Txanponak”-ri buruz