Barrexerka Baztanen

Barrexerka Baztanen-

Barrexerka BaztanenBarrexerka antzerki taldea 2018an jaio zen antzokiak gaztez betetzeko asmoz. Bakarrizketak, esketxak eta antzerkiak uztartzen dituzte emanaldi bakar batean. 2019tik Euskal Herrian zehar aritu dira “Barretourra” emanaldiarekin. Emanaldi hori, herriz herri joateko sortua izan da. Bertan orain arte egindako 9 emanaldietako esketx eta antzerki hoberenak biltzen dituzte. Dagoeneko, Bergaran, Oiartzunen, Elgetan, Hernanin, Astigarragan eta Antxon egon dira, besteak beste. Asteburu honetan, lehen aldiz Gipuzkoatik aterako dira. Abenduaren 5ean, igandean, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean antzeztuko dute arratsaldeko 19.00etan. Sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte.

Barrexerka Baztanen

 

Barrexerka deitzen gara, Barrebila arraro xamarra delako