Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak –

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak

Lehengo astean, “Nueve Reinas“ deritzon filme argentinarra ikusi genuen etxean gure haurrekin. Filme honetan, Weimar errepublikako bederatzi zigilu apartekoen inguruko historioa kontatzen dute. Pentsatzen gelditu nintzen, ba al ditu euskal txanpongintzak bere bederatzi erreginak? Ba bai jauna, baina kasu honetan, bederatzi erregeak izendatu beharko genituzke!

Jean Warin, zizelkatzaile eta grabatzaile herbeheretarraren izena ospe eta ohoretsu ageri zaigu txanpongintzaren historian. Pariseko Monnaie du Moulin txanponetxearen jabetza lortu ondoren eta Richelieu kardinalaren babesari esker, Warin-ek frantziar erresumako txanpongintza sistema goitik behera aldatu zuen. Frantziako erresuman orohar eta industrialki bolantezko prentsaren erabilera zabaldu izana berari zor diogu, mailu bidezko txanpongintza 1640. hamarkadaren zehar debekatu ondoren. Era berean, berari zor dizkiogu frantziar txanpon eta medaila iruditegiak sortutako diseinu eder eta liluragarrienetako batzuk.

Gaur eguneko Belgikako Lieja hirian jaio zen Jean 1604. urtean. Aita, dagoeneko txanpon grabatzailea zen eta 1626. urtean Parisera lekualdatu zen. Monnaie de Moulin-en jabetza eta Richelieuren babesa lortu ondoren, 1640. urte hamarkadan txanpon irudi desberdinen egilea izan zen, harik eta 1647. urtean Frantziako txanponen grabatzaile orokorra (graveur général des monnaies de France) bihurtu zen arte.

Irakurtzen jarraitu…

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak

Euskal Txanpongintzaren Historia