Balea eta xagua.

images-1.jpg

Elkarrekin bazkaltzera gindoazen Oteiza eta biok. Getarian ginen eta ni ixil ixilik nindoan bere alboan, kontuak entzuten: “Etxeberria, me has dado fuerte, muy fuerte”, esaten zidan, hark argitaratutako liburu zuriari, kontu preindouroparrak eta Robert Gravesenak zekartzan harexi, kritika garratz xamarra egina bainion egunkari batean. Gaztelaniaz, gainera. Irristatzen hasita zegoen Jorge garai hartan, izan ere ez baitzen akordatzen zer dela eta esaten zidan hori. Bazekien estu hartua nuela, baina ez zen oroitzen non eta zergatik. Eta ni, ixilik. Hobeto esan, akojonaturik. Halako batean, huntaz eta hartaz ari zela, Getariako Xagua bistatu zitzaigun: “Nola nahi duk euskaldunengan konfiantza edukitzea? Ezinezkoa duk. Xagua esaten ziotek penintsula horri, Xagua!—asaldaturik—. Ez al du inork ikusten balea dela, eta ez xagua? Gure ispazterrean hiltzera etorritako balea itzela duk hori! Nola fida daiteke inor balea xaguarekin nahasten duen herriaz?”. Eta gero jarraitu zuen beste kontu batzuekin, tartean, orduko Kultura Sailburua neuk asasinatzeko zeukan plan zehatz batekin.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Balea eta xagua.”-ri buruz

  • Ederra pasadizoa.

  • Ona Jorge, ona, hori bai bista. Askotan zaharrek ez dutela ezertarako balio ematen du, baina euren begiek gureek baino argi gehiago jasan izan dute eta beste argitasun batekin ikusten dute dena.

    Gainera, begi horiek Oteiza jaunarenak baziren, zer esanik ez.

  • Getariako kaleetatik ikusita, ez sagu, ez balea. Mendia besterik ez dirudi horrek, eta izena ere horixe du, San Anton mendia. Esan nahi dut, ez izen ofiziala, baizik eta herrian esaten diotena benetan euskaraz.

    Eibartarrentzat, bestalde, arratoia seguruago.

  • 😀
    Ezagutzen nuen kontu hori nonbait irakurria, baina oso ona, ja, ja, ja.
    “Etxeberria, me has dado bien. Me has sacudido fuerte” :-D. Hori ere ezagutzen nuen, (Mitxelena tonto en muchos idiomas zela…) baina onena, eztabaida hori nola bukatu zenuten: “Sólo se quedó con la sensación y el recuerdo de que me había metido con él, asunto este que los estimulaba mucho. Tanto, que lo celebramos de ganas: copa de Cardhu y cigarro Don Julián. Número 1, por supuesto. A Begoña, su cuidadora, casi le dió un patatús.