Azken aukerak pil-pilean historia dastatzeko

Azken aukerak pil-pilean historia dastatzeko –

Azken aukerak pil-pilean historia dastatzekowww.santelmomuseoa.eus/SanTelmo pil-pilean

Donostiako San Telmo Museoan

San Telmo pil-pileaneuskal gastronomiaren historia ezagutzeko eta dastatzeko azken bisitak

Gure historiaren, gure kulturaren, gure produktuen eta gure gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen dituen bisitak: bost zentzumenen bidezko ibilbidea eta gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuen dastaketa.

Azken aukerak pil-pilean historia dastatzeko, San Telmo pil-pileaneuskal gastronomiaren historia ezagutzeko eta dastatzeko azken bisitak euskaraz azaroaren 9,17 eta 23an, eta Pagotxatarron partetik gomendio zintzoa aukerarik baduzu, geuk izugarri gozatu genuen eta…

Bost zentzumenetan zeharreko ibilbidea eta amaitzeko, Bokadon, gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuren dastaketa. Euskal kultura Euskal Herriko mahaietan jaten diren plateretan ere badago, alegia, bertako sukaldeetan egiten diren plateretan. Horregatik, gure kultura gastronomikoa definitu duten hamar mugarriren berri izatera animatu nahi zaitugu. Gure gastronomian zehar ibilbidea egingo dugu, Erromatar Inperioaren eraginarekin hasi eta 80ko hamarkadan sortu zen euskal sukaldaritza berriarekin buka. Gaztaren usaina, gozoki eta likoreak, gatzaren testura, Jarana auzoan deskarga-garaian sortzen zen zalaparta, eta Altzoko handiaren dietaren aparteko irudia; amaitzeko, gure historian nabarmendu diren zaporeetan murgilduko gaituen dastaketa.

Azken aukerak pil-pilean historia dastatzeko

www.pagotxa.eus/hara/azken-aukerak-pil-pilean-historia-dastatzeko

Azken aukerak pil-pilean historia dastatzeko

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!