Estreinaldiak: Azaroak 18

Estreinaldiak: Azaroak 18 –

Estreinaldiak: Azaroak 18

Estreinaldiak: Azaroak 18

.

La maternal (Pilar Palomero)

Drama | Amatasuna |

Carlak 14 urte ditu eta neskato desafiatzailea eta hezigaitza da. Herri bateko kanpoaldean bizi da, errepideko jatetxe zahar batean, bere ama ezkongabe gaztearekin. Ez da ikastetxera joaten eta egunak Efraín lagunarekin ematen ditu. Gizarte-laguntzaile bat konturatuko da bost hilabeteko haurdun dagoela eta ‘La Maternal’ ama adingabeentzako zentroan sartuko da. Han egoera berean dauden beste gazte batzuekin biziko da. Neskek, haurtxoekin, aurre egin beharko diete helduen mundu berri horri, prestatzeko astirik izan ez duten arren.

Irakurri Ines Arrue kazetariak idatzitako kritika, hemen.

2022 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala – Aktore onenari saria (Carla Quilez)

.

1976 (Manuela Martelli)

Drama | 70eko hamarkada | Txile |

1976, Txile. Carmen hondartzara joan da bere etxearen birmoldaketa gainbegiratzera. Senarra, seme-alabak eta bilobak hara-hona dabiltza neguko oporretan. Familiaren apaizak eskakizun bat egingo dio Carmeni: ezkutuan etxean hartuta duen gazte bat zaindu dezala. Hala, esploratu gabeko lurraldeetan sartuko da Carmen, ohiko bizimodu lasaitik urrun.

Irakurri Iker Zabala kritikariak gurean argitaratutako iruzkina, hemen.

2022 | Donostia Zinemaldia: Horizontes Latinos saila

.

Bandit (Allan Ungar)

Thrillerra | Ekintza | Drama |

Michigan estatuko espetxe batetik ihes egin ondoren, gaizkile batek nortasun berri bat hartu zuen Kanadan. Bizitza berri horretan,  59 banku eta bitxi-dendako lapurtzearen errekorra hautsiko du, polizia atzetik duelarik.

.

Armageddon Time (James Gray)

Drama | Años 80 | Adolescencia |

Paul Graffek haurtzaro lasaia darama New Yorkeko aldirietan. Johnny ikaskidearekin batera, zeinak bazterketa arrazista pairatzen duen, bihurrikeriak egiten aritzen dira. Paulek uste du bere amaren, ikasleen gurasoen elkarteko presidentearen, eta aitonaren babesa duela, eta harreman estu horrek salbatuko duela beti zigorretatik. Baina, gertakari baten ondoren, eskola pribatu batera bidaltzen dute, eta bertako administrazio-kontseiluak Donald Trumpen aita du kide.

2022 | Cannesko Festibala: Sail Ofiziala

2022 | Gotham sariak: Gidoi onenaren sarirako hautagai

2022 | Xixongo Jaialdia: Sail Ofiziala

.

The Phantom of the Open (Craig Roberts)

Drama | Komedia | Biografikoa |

Maurice Flitcroften benetako istorioa. Aita eta garabi operadorea da Ingalaterrako herri txiki batean, eta bere lanpostua arriskuan ikusten du herrialdearen ezegonkortasun ekonomikoaren ondorioz. Telebistan golf partida bat ikusi ondoren, Maurice jokoaz maiteminduko da eta munduko txapelketa garrantzitsuenean parte hartzea erabakiko du, Open Britanian. Asmo finko horrek, ordea, badu atzean zulorik:  Mauricek ez du inoiz jokatu.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Azaroak 18

Estreinaldiak: Azaroak 18

Euskal pantailaren gunea