Aurtengo Literatura Nobel Saria, Annie Ernaux, euskaraz
Aurtengo Literatura Nobel Saria, Annie Ernaux, euskaraz –
Annie Ernaux frantziarra dugu aurtengo Literatura Nobel Saria, suediar akademiak iragarri berri duenez.
Bere lan batzuk irakurgai ditugu euskaraz, Igela argitaletxeari esker, batez ere.
Lillebonnen, Itsas Senan jaio zen 1940an. Arrakasta komertziala eta kritikaren estimua uztartu dituen idazlea da: Renaudot saria (1984) eta Hizkuntza frantsesaren saria (2008) eskuratutakoa da, besteak beste. Autobiografia eta autofikzioa landu izan ditu. Letra modernoen irakasle ibili zen. Iritzi politikoak eta ikuspegi soziologiko jakin bat antzematen dira bere autofikzio obretan: arrazismoaren eta aporofobiaren kontra, klase eta generoen arteko berdintasunaren alde.
Euskarara itzuli diren Annie Ernauxen liburuak hauexek dira, armiarma.eus atariaren arabera:
- “Pasio hutsa” (Igela, 2002) Joseba Urteaga itzultzaile.
- “Gertakizuna” (Igela, 2003) Joseba Urteaga itzultzaile.
- “Lekua” (Igela, 2003) Joseba Urteaga itzultzaile.
- “Emakume bat” (Txalaparta, 2011) Itziar de Blas Fdez. de Gamarra itzultzaile.
- “Begira zenbat argi, maitea” (Igela, 2015) Xabier Aranburu itzultzaile.
* ARTEfaktua saioan, gehien gustatzen zitzaion idazleagatik galdetuta, Annie Ernaux aipatu zuen Kattalin Miner idazleak, eta frantziarraren bidea errepasatu zuen ETB1eko saioak, hemen duzuen bideoan.
Annie Ernaux, euskaraz
Nobel saria hobe luke izena aldatzea, Woke saria hobeto egokitzen zaio eta
Sari politiko bat besterik ez da, aurten anti israel idazke porrokatu bateri emandakoa
Bitartean Salman Rushdie gizajoak ezkutuan jarraitu behar du bizitzen irauteko,zergatik ez diote berari ematen ?
https://www.perfil.com/noticias/cultura/la-escritora-francesa-annie-ernaux-se-quedo-con-el-nobel-y-enseguida-desperto-polemica.phtml