Aurtengo Jazzaldiko euskal taldeak

Aurtengo Jazzaldiko euskal taldeak –

Donostiako Jazzaldiak euskal taldeei tokia egiteko ohitura izaten du, oholtza nagusietan urri izaten diren arren. Aurten, guztira 19 izango dira uztailaren 21etik 25erako jaialdian joko duten euskal taldeak, gutxienez, oraindik ez baita egitarau osoa aurkeztu.

Tokiko 10 talde, diskoa duten 5 talde eta Katapulta Tourreko 4 talde dira momentuz 56. ediziorako programatu direnak:

.

Tokiko 10 talde

Euskal Jazz taldeen artean hautaketa prozesu bat egiteko ekimena 2006an hasi zen eta ordutik hala egiten jarraitu da arrakasta handiarekin. Aurtengo edizioan, hautatutako 10 taldeak 2020an hasitako, pandemiak bertan behera utzitako eta, azkenik, 2021ean amaitutako prozesutik datoz. Hauek dira tokiko 10 taldeak:

Asier Ardaiz & Friends
De 2 En Blues Band
DOS
Horda
Hutsun Txalaparta – J.E.L. Trío
Les Fous
Mojo Hand
Monk’s Sphere
No More Jazz Brass Band
Swingtronics

.

Diskoa duten 5 talde

2019an edo 2020an Jazz disko bat argitaratu zutenen artean aukeratutako euskal taldeak:

Alberto Arteta
Ghost Number
Paul San Martín
Sara Mansilla
The Machetazo

.

Katapulta Tourreko 4 talde

Katapulta Tour Gipuzkoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola Departamentuak eta Kutxa Kulturrek sustatutako zirkuitua da, Gipuzkoako talentu gazteei musikaren eta arte eszenikoen arloan bultzada emateko asmoz. Aurten zirkuituan parte hartzen duten 10 musika taldeetatik Donostiako Jazzaldiak 4 aukeratu ditu bere 56. edizioan parte hartzeko:

Antía Muíño
Blanquita Carraquela
Sara Azurza
Yo Ciervo

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa

Spotify zerrenda

Argazkia: Swingtronics

Aurtengo Jazzaldiko euskal taldeak