Aurki itxiko da Gipuzkoa2.0 diru laguntzen inguruko eztabaida irekia
Gipuzkoako Foru Aldundiren Kultura eta Euskara departamentuarena da ekimena, eta Sustatu eta Zuzeu albistariak dabiltza eztabaidaren zuzpertzaile eta kudeatzaile lanak egiten. Berez, Otsailaren 10ean abiatu zen ageriko eztabaida, eta hilabetea amaitzearekin batera bukatuko da.
Ezagunak dira diru-laguntzak kudeatzen dituztenen kezkak, eta joan zen udazkenetik Gipuzkoa2.0 Elkarlanean parteartze prozesua ireki zen. Haren barruan kokatu behar da honako ekimen hau ere.
Funtsean, legearen arabera aurkeztu beharreko agirien prozedura errazteko eztabaidan murgilduta dago Kultura eta Euskara departamentua eta horrexetan hobetu nahi du, tarteko direnen iritziak modu irekian ezagutuz, gainera.
Horregatik zaude gonbidatuta. Diru-laguntzen eskatzaileetako bat bazara edo gaia intereseko baduzu, ez izan zalantzarik eta sartu eztabaidara. Ongi etorria izateaz gain, gauzak hobetzeko aukera izango duzu, bai behintzat, Otsailaren 28ko eguerdira bitartean.
Wikian eta postazerrendan ekarpenak egiteko epea martxoaren 7ra arte zabaldu dugu.
Dei berezi bat egin nahiko genieke 2009 eta 2010 urteetan dirulaguntzak egin dituzten elkarte, enpresa zein norbanakoei eta bereziki 2011. urtean laguntza eskaera bat egin nahi duten eskatzaileei: Martxoaren 7rako aterako diren ondorioak 2011. urteko dirulaguntzen ildoak definituko dituzte. Ekarpenak egin eta partehartzeko aukera hor dezute beraz.
Wikia: http://auzolana.gipuzkoa2.net/
Posta zerrenda: http://postaria.com/mailman/listinfo/gipuzkoa2