Aurki itxiko da Gipuzkoa2.0 diru laguntzen inguruko eztabaida irekia

NDUzMQ==

Gipuzkoako Foru Aldundiren Kultura eta Euskara departamentuarena da ekimena, eta Sustatu eta Zuzeu albistariak dabiltza eztabaidaren zuzpertzaile eta kudeatzaile lanak egiten. Berez, Otsailaren 10ean abiatu zen ageriko eztabaida, eta hilabetea amaitzearekin batera bukatuko da.

Ezagunak dira diru-laguntzak kudeatzen dituztenen kezkak, eta joan zen udazkenetik Gipuzkoa2.0 Elkarlanean parteartze prozesua ireki zen. Haren barruan kokatu behar da honako ekimen hau ere.

Funtsean, legearen arabera aurkeztu beharreko agirien prozedura errazteko eztabaidan murgilduta dago Kultura eta Euskara departamentua eta horrexetan hobetu nahi du, tarteko direnen iritziak modu irekian ezagutuz, gainera.  

Horregatik zaude gonbidatuta. Diru-laguntzen eskatzaileetako bat bazara edo gaia intereseko baduzu, ez izan zalantzarik eta sartu eztabaidara. Ongi etorria izateaz gain, gauzak hobetzeko aukera izango duzu, bai behintzat,  Otsailaren 28ko eguerdira bitartean.

Irudia | Kulturaren ekosistema | zz | Creative Commons By SA
diru-laguntzak, gipuzkoa2.0, Gipuzkoako Foru Aldundia
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Aurki itxiko da Gipuzkoa2.0 diru laguntzen inguruko eztabaida irekia”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude