Ateismo bedeinkatua

Egia esan, Michel Onfrayren Tratado de ateologia bikaina kendurik, ezer gutxi ezagutzen genuen gaiaren ingurukoa. Horregatik geratu gara harrituta, yotuben hainbeste bideo aurkitu dugunean, zein baino zein erlijioekiko erasokorragoa. Erran bahi baita, gizon honek iraulia eman diola gauzari eta atzekoz-aurrerako misiolari bihurtua dela erlijionearen aurkako hitzaren zabalkuntzan.

Interesgarria egin zaigu aurkikuntza hau, Granadako Unibertsitatean Fernando Bayona artistaren Circus Cristi erakusketa itxiarazi duten egunean bertan.

Pat Condellen hitzaldi gozoenetako bat ekarri dugu hona, baina, nahi izatera, aukera zabala daukazue youtuben, esan bezala.

 

http://www.youtube.com/watch?v=4O91-rCMjKk

(Bide batez, esan nahi nuke, Munilla obispoari eta Pernan Goñi marrazkilariari eskainita doala  gaurko sarrera hau).

MTUwOQ==

Irudia | Pat Condell | zz | Creative Commons By SA

Airetik bizi naiz. Ia.

2 pentsamendu “Ateismo bedeinkatua”-ri buruz

  • Eskerrik asko. Hala ere, ez nago erabat ados bideotako gizonarekin (bai ados … esan dezagun… %eko 80arekin). Besarkada bat.
    Pernan

  • Esan gabe doa, Pernan, haserrealdia pasatu bazaizu, gustura jakingo genukeela Nosferen berri. Ondo al dabil?