Bertsolaritza, apustu egiteko aitzakia

MTUwNg==

Argia.com-en eta Gaztelumendi.org-en eztabaida horixe planteatu dute.

Zerk agertu behar luke apustu makinetan eta zerk ez?

Herri apustuzalea izan da betidanik, gurea, baina bertsolaritzak badu tokia halakoetan? Onura ala kaltea dakar?

Egañak dio euren jarduna zabartzen duela apustu makinen kontu horrek guztiak. “Imajinatzen duzu apustuen makinan egotea nork irabaziko duen hurrengo Euskadi Literatura Saria?”, galdetzen du. Non behar luke mugak?

Bertsolariek eta Bertsozale Elkarteak ez dute irabazirik usaindu ere egin kontu honekin. Zilegi da, beraz, horrekin negozioa egitea?

Irudia | Bertsolaritza | zz | Creative Commons By SA
apustua, bertsolaritza

2 pentsamendu “Bertsolaritza, apustu egiteko aitzakia”-ri buruz

  • Patxi Gaztelumendi

    Barkatu, baina nire post horretan bertsoek makinetan lekurik behar duten edo ez, ez dut aipatu ere egiten.

    Egañaren oharraren arabera, bertsolaritzaren egungo kontestua interpretatzen saiatzen naiz. Bertsolaritza apustugai izateko arrazoi batzuk aletuz.

    Logikoa iruditu zait egoera, ez ordea makinetan hori egin behar ote litzatekeen edo ez.

    Are gehiago, Egañak kontra egoteko argudiaketan, etekinen banaketa eza planteatzen du arrazoi moduan, niri guztiz kritikagarria egiten zaidan. Erabat.

  • Gauzak dauden bezala, zergatik ez Euskadi Literaturari Sariari buruzko kiniela? Zer dute ba gaur egun idazleek edo bertsolariek, kirolariek ez dutenik? Futbolari batzuen golak artea baldin badira, eta idazleak eta bertsolariak beren sari eta txapelengatik ezagutzen eta miresten baldin baditugu beren obrengatik baino gehiago, non dago desberdintasuna? Nik, aurtengoari begira, mila ehuni Atxagaren alde!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude