Ate joka dugu Olatu Talka 2013

Olatu Talka 2013Maiatzaren 24 eta 26 bitartean Donostiak askotariko 250 jarduera inguruko egitaraua hartuko du barne: musika, gastronomia, teknologia, ekologia, arte plastikoak… denetarik izango da Olatu Talka jaialdian!

Laster da Olatu Talka gurekin, maiatzaren 24tik 26rako astean, alegia. 250 jarduera inguru izango ditugu Donostiako erdigunean eta auzoetan, eta baita lurraldeko beste hainbat tokitan ere (deskargatu programa). Beste urte batez, Olatu Talkak kalera atera du jarduera eta konkistatu egingo ditu eguneroko espazioak, igarotzeko eta elkartzeko tokiak. Kokaleku hauetan egingo dira, beraz, herritarren harridura sortaraziko duen jarduera-sorta hori.

Ekimen txiki eta intimo ugari dagoen arren, badira jendetsuak eta asmo handikoak diren beste batzuk ere, Olatu Talkaren egitarauan. Hainbat elkarte eta lagunek hartu dute parte azken hauen diseinu eta garapenean, eta deigarriak eta harrigarriak izango direlakoan gaude. Nabarmentzekoa da aurten ere herritarrengandik jasotako erantzuna ezin hobea izan dela, zentzu honetan.

Jarduera original eta bereziak ere ez dira faltako, diziplina guztietan. Gaur aurkeztuko duguna egitarauaren parte handi bat da, DSS2016EUk sustatzen duen kultura zabalaren kontzeptuak barne hartzen dituen arlo tematiko ezberdinetan sailkatuta.

KULTURA ZABALAREN KONTZEPTUA

Lengoaia artistikoetatik haratago doan kulturaren ikuspegi bat du Olatu Talkak. Kultura zabal horri buruz ari garenean, ari gara espazio publikoa erabiltzeko beste era batzuez, kontsumo arduratsuaz, gaitasun/ez gaitasunei buruzko tabuak hausteaz, gizarte-bazterketaz, euskal kulturan jatorri ezberdinetako kultura asko bizi direla aitortzeaz edo gizarte-justiziaz, besteak beste.

Olatu Talka abagune bikaina dugu gure hirian eta lurraldean aldaketa sozial eta kultural txikiak sortzeko. Laugarren ekitaldi honekin, dagoeneko finkatuta dagoen jaialdia da Olatu Talka, eta hasi da, dagoeneko, aldaketa horiek pixkanaka ekarriko duten eraldaketa sortzen. Hau izango da 2016tik aurrera utziko duen ondarea.

IKUS-ENTZUNEZKOEN BIDEZ HEDATU DA PROGRAMA

Jaialdiaren laugarren ekitaldian, esfortzu berezi bat egin dugu egitaraua sare sozialetan aldez aurretik hedatzeko. Horretarako erabili dugun tresna ikus-entzunezko pildora izan da. Guztira 30 egin ditugu, 30 segundo eta bi minutu artekoak, eta sare sozialetan banatu ditugu azken egunotan, eta horrela jarraituko dugu Olatu Talka iritsi arte, ahalik eta jende gehienak ezagutu ditzan jaialdian ikusi ahal izango dituen jarduerak.

Bideo hauen diseinu, koordinazio eta ekoizpena ikus-entzunezkoen prestakuntza, ekoizpena eta erakustaldian adituak diren Larrotxene Kultur Etxeko profesionalek egin dute.
DONOSTIA KULTURA ETA DSS2016EUREN ARTEN EKOIZTUTAKO JAIALDIA

2010 urtean sortu zenetik, Olatu Talkak Donostia Kultura izan du eragile nagusi, bere garapenerako, bai edukia diseinatzeko, mahai teknikoaren laguntzarekin, eta baita gauzatzeko ere.

Donostia Kulturako profesional taldearen esfortzua eta inplikazioa izango ez bagenu, eta bere baliabide materialak eta, batez ere, ez-materialak (ezagutza, esperientzia, harreman-sarea…) izango ez bagenitu, ezinezkoa zitekeen jaialdi hau gauzatzea. Elkarren segidako laugarren urtez, beraz, lankidetza-harreman honek aurrera jarraitu du Olatu Talkaren diseinu eta garapenean.

Donostia 2016, Donostia Kultura, Kultur Hiriburu, Olatu Talka

Europako Kultur Hiriburuaren Bulegoaren kontu ofiziala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude