Astola aldizkariaren 5. zenbakia prest
Gerediaga Elkarteak Azoka aldizkariaren 5. zenbakia argitaratu du eta Durangoko Azokan izango duen gune berezian eskuratu ahal izango da.
Aurten bost urte bete ditu Astola aldizkariak. 2007. urtean, urtekari formatuarekin, Durangaldeari buruzko ikerketak eta azterlanak argitaratu eta sustatzeko helburuarekin sortu zen eta argitaratutako azken ale honek helburu berdinarekin, 175 orritan 10 ikerketa plazaratzen ditu.
Durangaldeko historia ertz askotatik ezagutzeko modua ematen du aldizkariak. Goi Paleolitikoko garaietatik hasi eta 2027. urteko Durangaldea zelakoa izan daitekken irudikatzen duen bitartean, Arria erreka, Durangoko emakumeen kartzela, tranbideak, Elorrioko petrolioa eta bolbora usaina, Atxondoko udalerria, zuzenbide zibila eta zalantzan dagoen ondare arkitektonikoa ezagutzeko bidea uzten du 5. zenbaki honek.
Aurreko urteetako salneurria mantenduko da. Bost eurotan, Durangaldeko liburudenda nagusietan salgai izango da eta Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokan izango duen gune berezian.