“Arantzarik-gabeko Españie nai du, Bat, Aundie ta Librea”

Pello Urquiola Leitzako bertsolariak abestu zuenaren zati bat da, Naparra ta Españico eskuñe alderdiaren mitinean, 2011ko maiatzean.  Joxe twitterlariak aurkitu du aho bete hortz uzteko edozer delako hau. 

Maiatzaren 15ean, hauteskundeen atarian, Espainiari eskainitako bertsoa abestu zuen Leitzan Pello Urquiolak. Gaztelaniazko bikoizketarekin batera publikatu zuen haren webean Derecha Navarra y Española-Naparra ta Españico eskuñe alderdiak.

Pello Urquiola bertsolaria UPNren zinegotzi ere izan da eta liburu bat ere argitaratu du: “Nere hitze bertsoatan”.

DNE-NTEk Nieves Ciprés du buru, UPNren eskutik Iruñeko zinegotzia izandakoa eta PPNtik kanporatua. Datozen hauteskundeetan Kongresurako aurkeztu egingo dira. Aurrez Leitzan zinegotzi bat lortu dute 188 bozkari esker; Silvestre Zubiturren esku dago. Leitzan 1.283 boz eta 9 zinegotzi ditu Bilduk Leitzan.

ETAk borroka armatua behin-betiko utzi izanari hau erantzun diote: “Xisteratik ateratako sugea da, Espainia eta Nafarroa traizionatzen ditu“.

Alderdiaren ideietako batzuk honako hauek dira:

    • (…) Nafarroa Forala eta Espainiarra defendatzen du eta Transistoria Cuarta-ren ezabapena (…)
    • (…)etorkin ilegalen kontrol zorrotza ez dutelako gizarte garapenean laguntzen (…)
    • (…) betirako kartzela zigorraren aldekoa (…)
    • (…) jatorrizko eta milurteko euskara defenditu eta babesten du, zeinak mendeetan biziraun duen ikastolaren laguntzarik, euskaltegirik eta euskera baturik gabe. DNEk vascuence terminoa euskeraren aldean defendatzen du.

BZD!!! (Baina, Ze, Demontre!!!)

Argituko al digute leitzarrek?

 


9 pentsamendu ““Arantzarik-gabeko Españie nai du, Bat, Aundie ta Librea””-ri buruz

  • Hamaika ikusteko jaioak gara! 😯

  • Galder Gonzalez 2011-10-27 11:57

    Azaroaren 20tik aurrera beste 3 alkate izango dituzte, inor aurkezte ez zen herritan aurkeztu omen direlako.

  • Nahikua juau!!!!

  • Autogorrotoa 2011-10-27 16:27

    Autogorrotoaren antologiarako modukoa da eskuartean dudan bere “Nere hitze bertsoatan” liburuko pasarte hau (170. orrialdea):
    “Dicen algunos que en tiempos de Franco estaba prohibido hablar en vasco. Sin embargo, yo no recuerdo que nadie en el pueblo fuera impidiendo que la gente se expresara en vascuence. Al contrario, recuerdo que la persona que hablaba en castellano era tenida por más culta y distinguida y por lo tanto todo el que era capaz de pronunciar alguna frase en castellano, aprovechaba cualquier oportunidad para destacar y a la vez menospreciar a los que como yo teníamos la “desgracia” de conocer sólo el vascuence. No, a mí nadie me ha prohibido expresarme en euskera, de haber sido así, tal vez hubiera aprendido a hablar correctamente el castellano y no tendría hoy que recurrir a amigos para que hagan algunos trabajillos.”

  • Autogorrotoa 2011-10-27 16:43

    Frankori eskainitako bertsoak ere baditu liburu berean:

    Zu hill ziñenezkeroztik (Frankori yarritako bertsoak)

    Zutaz hitz egityea iñor atrebitzen ez bada re
    arrazobe faltik ez dauket nere usten.
    Zu hill ziñenezkeroztik aurrera ez tu (Desde que tú falleciste)
    hemen gauz onik ekusten. (no tenemos cosa buena en Leiza) (sic)
    Nazionalisten diktature zorrotza
    hari da dena usteldu ta austen.
    Demokratak iñalak ityen dityu
    gaizki hillen erasoari eusten.

    Zore denboran ezgiñun bizkar zaintzik behar
    ibilltzen ahal giñen lasai bakarrik.
    Nazionalistek ez zuen oaiñ bezela
    lortzen ityea okerrik.
    Ordune bazien odol txarrekoak jatorriz
    oantxe bezelaxe, baño alperrik.
    Demokratak geroztik hill ityen gatyue
    ez dauku errutire yoan beharrik.

    Gertatzen ari zaiguna esateko
    bildurrekin gabiltze denak.
    Beste batzuk gezurrek esatetyue
    esan behar ez lukenak.
    Hemen garbi dauana da
    zore heriotza ospatu zuenak.
    Ahik berak die gaur
    guri hiltzen diguenak.

    Yendea behar bezela beiñe
    ez da hizautzen ala beharrez.
    Gero denborak erakusten diu
    naiz berandu zori txarrez.
    Zu diktadorea hemen ziñen
    bazen yenderik negarrez.
    Zu hemendik yoan ziñen
    baño diktadura oraindik ez.

    Esan dizoten bezela, zu hill ez keroztik
    hari die Leizeko herrie zauritzen.
    Hiru aldiz eraso digue
    hill dako batekin eraso bakoitzen.
    Demokrazirik ez da ustelkerie asko
    zer iñ beau olako egoitzen.
    Zore denboran baño obeki go
    ez ga bizi gaur Leitzen.

  • Horrelakoa jendilajea deitu izan dugu beti. Franco-ren aldeko sutsua, beraz, haren krimenen defendatzailea. Justizia balego mundu honetan kartzelan egon beharko luke.
    Gizon gaiztoa eta bertsolari txarra. Pailazo xamarra.

  • Baina nondik atera dira hauek?

  • Zalantza batek gizon hau frikien artean sailkatzea eragozten dit: bertsorik eskaini al die 1936an eta ondorengo urteetan erailiak izan ziren 2.900 nafarrei? Errukizko hitz bat ere ez? Bestalde, alderdi horren idearioa(?)ikustean deigarria zait azkenaurreko puntua: “DNE defiende el término de vascuence frente a esukera [sic]”. Ba ondo, bejondeiela, baina nik dakidala “vascuence” -edo “bascuenz”- izan da mende luzetan euskara izendatzeko erdal hitza… Hego Euskal Herrian, batik bat. “los naturales dellas [euskal lurraldeak, jakina] la llaman enusquera [sic, Alfontso Irigoienek frogatu zuenez, ez da errata bat, arkasimo bat baizik] y vascuence en la castellana”, dixit Garibai arrasaterrak XVIgo mendean. Jendeak kontrakoa uste badu ere, Gaztela aldean “vascuence” ez zen apenas erabiltzen. Gaur egun zaharkitua dago, eta okerrago dena, jendeak ikusten dio orain gutxi arte sekula ez zuen mespretxu airea: horrexegatik erabiliko dute, ofenditzeko asmoz. Hala ere, berdin esan lezakete “… defiende tudesco frente a Deutsch”. Hala ere, punturik xelebreena azkena dugu: “DNE está a favor de las energías renovables, pero también a favor de las Centrales Nucleares [sic] porque científicamente está demostrada su seguridad…”. No comment.

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketan finalean egoteko aukerak ikusten dizkiot. ¬¬