Artista sena duten gazteentzako agertokia: ‘Izarren distira’
Ekimena lehengoz antolatuko dute Durangaldean, baina Bizkaian aurretik Getxon, Txorierrin eta Uribe Kostan antolatu dute.
Durangaldean, Amankomunazgoaz gainera, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko udalek babestu dute ekimena; Hamaika telebista laguntzaile da. Helburua artista gazteen erakusleiho izateaz gainera, euskara sustatzea dute.
Prentsaurrekoan adierazi zutenez, izena emateko epea urriaren 26ra artekoa da eta www.izarren distira.com webgunean egin daitezke eskakizunak. 12 eta 18 urte arteko gazteek parte hartu dezakete lehiaketan. Bakarka edo gehienez sei laguneko taldeka euskara hutsean aurkeztu beharko dituzte bi eta hamar minutu arteko ikuskizunak. Epamahaiak lanen originaltasuna, hizkuntzaren trataera, neska-mutilen parte-hartzea eta talde-lana hartuko ditu kontuan aukeraketa egiteko.
Azaroaren 3an, 4an eta 5ean casting bana egingo dute Durangon, Elorrion —Arriolan— eta Berrizko edo Abadiñoko kultur etxean. Izena ematen duten jatorriaren arabera erabakiko dute Berrizen edo Abadiñon egin. Lanen iraupenaren arabera, sei edo zortzi ikuskizun aukeratuko dituzte azaroan 13an, 19:00etan, Nerea Aliasek San Agustin kulturgunean gidatuko duen finalerako.
Irabazleak multiabentura ekintza edo ikasbidairako laguntza irabaziko du; bigarrenak laser partidak eta afaria lagunekin; hirugarrenak, berriz, euskarazko disko eta liburuetan gastatzeko bonoa.
Gazteen zerbitzura interneteko Tuentin kontua ere sortu dute.
IZENA EMATEKO EPEAK:
TXORIERRI: urriaren 8a
GETXO: urriaren 20a
DURANGALDEA: urriaren 26a
URIBE KOSTA: azaroaren 12a
ZELAN EMAN DEZAKET IZENA?
– TUENTI sarearen bitartez.-
– Korreoz datu guztiak ondoko helbidera bidaliz: TOPAGUNEA Aoiz plaza 1, 3.solairua, 48015 Bilbo
– Telefonoz informazioa eskatzea duzue (izen ematea gainontzeko bideen bitartez izan beharko du): 637 588 803