Europa, artelan bat herrialde bakoitzeko

Europa, artelan bat herrialde bakoitzeko –

Europako herrialde bakoitza bertako artelanik esanguratsuenarekin lotzea; hauxe izan da Paul Nguyen vietnamiarrak izan duen burutazioa.

Europa, artelan bat herrialde bakoitzeko

Ekimenarekin mapa bat osatu eta sarean eskegita, agudo lortu du arrakasta, eta eztabaida ere piztu da egindako aukeraketa dela-eta. Herbeheretarako, adibidez, Vermeer hautatu du Van Gogh-en ordez, eta Errusian Levitanen lan baten alde egin du Kandinskyren lanen bat aukeratu  beharrean.

“Moneten `Eguzki atera berria´Delacroixen `Askatasuna herria gidatzen´ baino ezagunagoa da, benetan?” galdetu du bateren batek sare sozialetan Frantzia ordezkatzen duen mihisea ikusita, eta espainiar mordoa suminduta agertu da beraien ordezkaria Picassoren “Guernica” delako, Velazquezen “Meninas” beharrean -herrialde erdiarena ei da soilik lehena, ideologia jakin batena-.

Egitasmoak ez ditu kontutan hartu Estaturik gabeko herriak, eta beraz, “mapatik kanpo” gelditu dira, esaterako, Dalí-ren erlojuak, “La persistència de la memòria” izango zen-eta, sarean adierazi dutenez, artelan hautatua.

Kontutak kontu, eta artelanak herrialdeekin lotzea zilegia ote den alde batera utzita, kuriosoa begitandu zaigu egitasmoa, eta sarrera honetara ekarri dugu bi helbururekin. Batetik jolas bezala, ea zenbat margo eta eskultura batzen dituzuen beraien herrialde eta egileekin; eta bestetik, jakinmina piztu zaigulako: Geurera etorrita… zein da Euskal Herriko artelanik ezagunena?

.


Europako herrialde bakoitzeko artelanik esanguratsuena:

.

Albania: “Santa Maria Jesus haurra eskuin besoan duela”

Onufri, XVI. mendea (Onufri Museo Nazionala, Beraten).

.

Alemania: “Laino itsasoaren gainean alderrai”

Caspar David Friedrich, 1818 (Kunsthalle Arte Museoa, Hamburgon).

.

Andorra: “Engolasters-eko absidea”

Santa Coloma d’Andorra-ko maisua, XII. (Kataluniako Artearen Museo Nazionala, Bartzelonan).

 

Austria: “Musua”

Gustav Klimt, 1908 (Belvedere Galeria, Vienan).

.

Bielorrusia: “Arrabita jolea”

Marc Chaggall, 1913 (Stedelijk Museoa, Amsterdam).

.

Belgika: “Gizonaren semea”

René Magritte, 1964 (Magritte Museoa, Bruselan).

.

Bosnia eta Herzegovina: “Mendi paisaia”

Karlo Mijic, 1924.

.

Bulgaria: “Rachenitsa”

Ivan Mrkvicka, 1894 (Galeria Nazionala, Sofian).

.

Britainia Handia: “Fighting Temeraire atoian eramana, desegiterako bidean”

J. M. W. Turner, 1839 (National Gallery, Londonen).

.

Danimarka: “Sirenatxoa”

Edvard Eriksen, 1913 (Kopenhagen).

.

Eslovakia: Izenbururik bakoa

Albin Brunovsky, XX. mendea.

.

Eslovenia: Udaberria”

Ivan Grohar, 1903 (Petit Palais Arte Ederretako Museoa, Parisen).

.

Errumania: “Car Cu Boi”

Nicolae Grigorescu, 1899.

.

Errusia: “Udazken urreztatua”

Isaac Levitan, 1895 (Museo Errusiarra, San Petersburgon).

.

Espainia: Guernica”

Pablo Picasso, 1927 (Reina Sofia Museoa, Madrilen).

.

Estonia: “Erdi biluzik, marradun gonarekin”

Adamson-Eric, XX. mendea.

.

Finlandia: “Aingeru zauritua”

Hugo Simberg, 1903 (Ateneum Museoa, Helsinkin)

.

Frantzia: Inpresioa, eguzki atera berria”

Claude Monet, 1872 (Marmottan-Monet Museoa, Parisen).

.

Grezia: “Venus Milokoa”

K. a. 130-100. urtea (Louvre Museoa, Parisen).

.

Herbehereak: “Neska perlarekin”

Johannes Vermeer, 1665-1667 bueltan (Mauritshuis Museoa, Hayan).

.

Hungaria: “Arrantzale zaharra”

Tivadar Csontváry Kosztka, 1902 Herman Otto Museoa, Miskolcen.

.

Irlanda: “Lucian Freud-en hiru estudio”

Francis Bacon, 1969 (Bilduma pribatua).

.

Islandia: “Thingvellir”

Thorarinn B. Thorlaksson, 1900.

.

Italia: “Mona Lisa”

Leonardo da Vinci, 1503-19 bueltan (Louvre Museoa, Parisen).

.

Kroazia: “Emakume erromatarra lautea jotzen”

Vjekoslav Karas, 1845-47 bueltan.

.

Letonia: “Meza ostean”

Janis Rozentals, 1894 (Letoniako Museo Nazionala, Riga).

.

Lituania: “Erregeen ipuina”

Mikalojus Konstantinas Ciurlionis, 1909.

.

Luxenburgo: “Mosela Greiveldangen, Stadtbredimus-ekin”

Nico Klopp, 1930 (Luxenburgoko Historia eta Arte Museo Nazionala, Luxenburgo Hiria).

.

Mazedonia. “Pariseko Salterio kodizea” -Konstantinoplan egin bazen ere, Turkian-

X. mendea (Frantziako Biblioteka Nazionala, Parisen).

.

Moldavia: “Ciadar Lungako neskak”

Mihai Grecu, 1960.

.

Montenegro: “Philerimoseko Ama Birgina”

.

Norvegia: “Garrasia”

Edward Munch, 1893 (Norvegiako Galeria Nazionala, Oslon).

.

Polonia: “Rejtan”

Jan Matejko, 1866 (Errege Jauregia, Varsovian).

.

Portugal: “O Fado”

José Malhoa, 1910 (Lisboako Museoa, Lisboan).

.

Serbia: “Montenegroar zauritua”

Paja Jovanovic, 1882 (Museo Nazionala, Belgradon).

.

Suedia: “Gosaria urkipean”

Carl Larsson, 1896 (Museo Nazionala, Stockholmen).

.

Suitza: “Dabilen gizona”

Alberto Giacometti, 1970 -munduan zehar barreiatutako eskultura sorta-.

.

Turkia. “Dordoken entrenatzailea”

Osman Hamdi Bey, XX. mendea (Pera Museoa, Istanbul).

.

Txekia: “Absenta edalea”

Viktor Oliva, 1901 (Slavia kafetegia, Pragan).

.

Ukrainia: Zaporizhiar kosakoak Turkiako sultanari gutuna idazten”

Ilya Repin, 1880-91 bueltan (Museo Errusiarra, San Petersburgon).

.

Vatikanoa: “Adamen sorrera”

Michelangelo, 1511 (Kapera Sixtinoa, Vatikano Hirian).

.

Zipre: “Bikotea”

Stelois Votsis, XX. mendea.

Artelan bat herrialde bakoitzeko  Artelan bat herrialde bakoitzeko 
Artelan bat herrialde bakoitzeko  Artelan bat herrialde bakoitzeko