Arte[faktua] 176: Nerea Arrien idazlearen ‘Zoonomia’, emazte/ama gaztearen hausnarketa poetikoa
Arte[faktua]176: Nerea Arrien idazlearen ‘Zoonomia’ –
Nerea Arrien idazlea eta lanbidez irakaslea izango da larunbateko elkarrizketatu nagusia. Arrienek Zoonomia (Pamiela) poesia liburua argitaratu du, non animaliak era berezian erabili dituen. Izan ere, egileak bere sentimenduak eta emozioak adierazteko karga metaforikoz bete ditu. Gainerakoan, egilea ironiaz eta umoreaz baliatu da emakumezkoen egunerokotasuneko auziez jarduteko. Azkenik, testu poetikoan maitasunaren eta desiraren arteko hausnarketa somatzen dela esan daiteke. Honetaz guztiaz solastatzeko, Donostiako Aquariumean elkartuko da saioa idazlearekin.
Arrienek Pablo Casares idazlea, poeta eta museologoa gonbidatuko du saiora. Biak ala biak aspaldiko lagunak dira eta Arrienek badu poema bat Casaresen oinarrituta.
Bestalde, Josu Goikoetxea poeta eta bertsolari gernikarra ezagutzeko aukera izango dugu.
Josune Agirre irakurleak emango du aste honetako literatur gomendioa.
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en
…
Aurreko saioan…
Arte[faktua]176: Nerea Arrien idazlearen ‘Zoonomia’, emazte/ama gaztearen hausnarketa poetikoa