Arte[faktua] 59: Patxi Zubizarreta, Julien Vinsonen hegaldia, Miel A Elustondo, Pilar Insausti
Arte[faktua] 59: Patxi Zubizarreta –
Patxi Zubizarreta idazle ordiziarra da aste honetako gonbidatu nagusia Arte[faktua] literatur saioan. Forondako Heraclio Alfaro aeroklubean elkartu da Yolanda Mendiola aurkezlearekin, Julien Vinsonen hegaldia (Alberdania) azken lanaz hitz egiteko.
1875eko martxoan, Saturno izeneko globo aerostatikoa Ezpeletara heltzeko asmoarekin abiatu zen Baionatik, Eugéne Gordard pilotu trebeak gidatuta. Julian Vinson Frantziako Arte eta Zientzietako buru eta euskalaria izan zen bidaiarietako bat. Gertaera historiko hura ekarri du Zubizarretak gaur egunera, eta Boloniako unibertsitateko euskara ikasle baten bidez jakingo dugu haien berri. Izan ere, Chiara, hala du narratzaileak izena, bere antzera etorritako euskalariei buruzko ikerketa bat egiteko asmoz etorri da Hendaiako Nekatoenea etxera.
Patxi Zubizarretak aurtengo Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi du, laugarrenez arlo horretan.
Bere gonbidatua Miel A. Elustondo kazetari, idazle eta itzultzailea da. Zaldi Ero izenez ezaguna den argazkilaria. Horretaz gain, Patxi Zubizarretaren lagun handia da, eta horren adierazle dira elkarrizketaren amaiera aldera eskainiko dizkion koplak.
Pilar Insausti ETBko albistegietako kazetaria da aste honetako Apalategia ataleko protagonista.
Irakurlearen atalean, Erika Martinez gasteiztarrak Yuval Noah Harari idazlearen Sapiens: gizaldiaren historia labur bat liburua aukeratu du gomendioa emateko.
Galdetegia-n, euren liburu kuttunen berri emango Angel Erro, Goizalde Landabaso, eta Garazi Goia idazleek.
Booktuberren tartean, Edurne Arrizabalaga eta Karmele Ganboa irakasleak Laura Mintegiren Sisifo maite minez liburua hautatu dute beren bideorako.
Horrez guztiaz gain, asteroko nobedadeek, pitxiek eta Garoa, Karrikiri, Hitz eta Baionako Elkar liburu-denden gomendioek osatuko dute saioa.
Hori guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.