Arte[faktua] 4: Anjel Lertxundi, “Horma”, Inazio Mujika, Jean Echenoz-en “14” eta “5 ahizpa”
Arte[faktua] 4: Anjel Lertxundi, “Horma”, Inazio Mujika, Jean Echenoz-en “14” eta “5 ahizpa” –
Aste honetako Arte[faktua]k Anjel Lertxundi idazlea bisitatuko du Zarautzen. Bere azken lana “Horma” aitzaki hartuta, bere ibilbide literarioaren eta pentsamenduaren inguruan hitzegin dugu berarekin.
Anjel Lertxundik 1970ean idatzi zuen bere lehen liburua euskaraz eta geroztik literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Horrez gain, ETBrako gidoilari lanetan aritu da urtetan, bi pelikula zuzendu ditu eta hainbat hedabideetako kolaboratzaile izan da.
Programara Inazio Mujika Iraola, idazlea eta editorea gonbidatu du Lertxundik. Mujika ikasle eta Lertxundi maisu zirenetik ezagutzen dute elkar eta geroztik, lagun handiak izateaz gain, Mujika Iraola izan da Lertxundiren hainbat liburu editatu dituena.
Booktuberraren tartean Erkuden Kamiruaga, laukiztar literaturzale gazteak “Bost ahizpa” liburuaren gomendioa egingo du berak grabatutako bideoaren bidez.
Galdet[egia]n, Bertol Arrieta, Yoseba Peña eta Eider Rodriguezen liburu kuttunen berri izango dugu. Horrez gain, nobedadeek, irakurleen iritzi eta pitxiek osatuko dute artefaktu berria.
Guztia, larunbatean, 15:00etatik aurrea ETB1en.
Ikusi saioa osorik hemen