ETA pop ikono

ETA pop ikono-ETA pop ikono

«ETA pop ikono bihur liteke, desegin diren talde guztiak bezala, Ramones-en antzera; ETAren kamisetak ikus genitzake ZARAn»

ETA pop ikono bihur daiteke, desegin diren talde guztiak bezala, Ramones-en antzera; beraz ETAren kamisetak ikus ditzakegu ZARAn“. David Broncano aurkezlea mintzzatu da horrela bere gaueroko bakarrizketa edo monologoan, La Resistencia telebista saioan; eta esanak ilustratzeko egin duten irudia da sarrera honetarako hautatu dugun irudia.

Espainian raperoak kartzelaratu, arte erakusketak zentsuratu eta liburuak bahitu biharamunean egin du txantxa lehendik ere nahiko kalapita sortutakoa den Broncanok (txalo zaparrada galanta ere jaso du!), ETAko zuzendaritzak bere “zikloa eta funtzioa” amaitzea proposatu duen egun berean.

Umoregileak ausart jokatu du, baina galiziarra da Broncano, ez euskalduna, eta Movistar+ek emititzen du La Resistencia, ez ETBk. Ez dute kartzelan sartuko… edo?

ETA pop ikono

ETA popikono