Arte[faktua] 32: Elixabete Garmendia, Carlos Garaikoetxea Lider bat Lehendakari, Martxelo Otamendi, Pello Eltzaburu

Arte[faktua] 32: Elixabete Garmendia, Carlos Garaikoetxea Lider bat Lehendakari –

Aste honetako Arte[faktua]k ELIXABETE GARMENDIA kazetaria izango du gonbidatu nagusi. Ormaiztegiarrak, “Carlos Garaikoetxea, lider bat lehendakari” biografia idatzi berri du eta horretaz hitz egingo du batik bat programan. Idazlea Iruñean elkartu zen hainbat egunetan lehendakariarekin eta han egindako elkarrizketak dira liburuaren ardatza. Carlos Garaikoetxea gertutik ezagutzen duten hainbat lagunen testigantzak ere jasotzen ditu liburuak, horien artean daude, Mirentxu Purroy, Jaime Ignacio del Burgo edota Patxi Zabaleta.

Elixabete Garmendia, Iruñean kazetaritza ikasi ondoren, euskal komunikabideetan jardun da lanean. Hasieran “Argia” aldizkarian egin zuen lan eta gero ETBn urte luzez. Jubilatu ostean, Gizarte Antropologiako master bat egin du eta euskarazko medioetan kolaborazioak egiten jarraitzen du.

Bere gonbidatua, MARTXELO OTAMENDI, Berria egunkariko zuzendaria da. Berak proposatu zion Garmendiari Carlos Garaikoetxearen biografia egitea. Egitasmoa, Aleka izeneko proiektuaren baitan dago eta Elkar eta Jakin Fundazioak parte dira.

Bi gonbidatuez gain, programan parte hartuko dute beste hainbat pertsonak. IRAKURLEAren tartean, Lekeitioko Teresa Zaballak, Patxi Zubizarretaren “Laranja bat zaborretan” liburuaren gomendioa egingo du.

APALATEGIAn, Pello Eltzaburu, Pamielako editoreak, bere liburu kuttunen berri emango du.

BOOKTUBER-aren atalean Junek eta Jakesek, Tolosako Samaniego Herri Eskolako ikasleak hartuko dute parte.

GALDETEGIAn berriz, Pako Sudupe, Ekaitz Goienetxea eta Maite Darceles idazleek euren gustu literarioez jardungo dute.

Asteroko nobedadeek, pitxiek eta abarrek osatzen dute saioa.

Arte[faktua] 32: Elixabete Garmendia, Carlos Garaikoetxea Lider bat Lehendakari, Martxelo Otamendi, Pello Eltzaburu

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen

Arte[faktua] 32: Elixabete Garmendia, Carlos Garaikoetxea Lider bat Lehendakari, Martxelo Otamendi, Pello Eltzaburu

Arte[faktua] literatur saioa ETBn